Bideragarritasun ekonomikorantz nabigatzen

HASIERA: iraila 19, 2024
BUKAERA: iraila 19, 2024
NON: ZOOM
ORDUTEGIA: 17:30 - 19:30

Tailerra/Formakuntza

Bideragarritasun ekonomikorantz nabigatzen

Ikasi epe luzera zure proiektu soziala babestuko duen eredu ekonomiko iraunkorra sortzen.

Iraunkortasun ekonomikoa funtsezkoa da edozein ekintzailetza sozial epe luzera bideragarria izan dadin. Tailer honetan, diru-sarrerak sortzeko, gastuak kudeatzeko eta zure proiektuaren egonkortasun ekonomikoa bermatzeko estrategiak aztertuko ditugu.

  • Iraunkortasun ekonomikoak proiektuaren misioan eta ikuspegian duen eragina.
  • Ekintzailetza sozialentzako diru-sarreren ereduak.
  • Finantza-kudeaketa eta aurrekontua.

Horretarako, La Tercera Pata elkartea izango dugu, eta, zehazki, Pablo Sal Ruiz, bideragarritasun ekonomikoan eta kontabilitate eta zerga aholkularitzan aditua.

Tailerra Irailaren 19an izango da 17:30etatik 19:30etara Zoom plataformaren bitartez.

Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea irailak 18ra bitartekoa da, (goizean)

Gogorarazten dizuegu tailer horiek, ekiten ari diren edo ekin nahi duten pertsonentzat ez ezik, ekintzailetza sozial eta eraldatzailearen munduan interes desberdinak dituen edonorentzat ere badirela.

Saioan izena emateko galdetegi hau bete behar da.

Zuen zain gaude!