Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasunaren aldeko Gazteen Munduko Foroa – “Gazteria zubiak eraikitzen Mendebaldeko Sahara aske baten alde”

HASIERA: urria 11, 2024
BUKAERA: urria 13, 2024
NON: La Perrera Espazioa, Bilbon
ORDUTEGIA: 17:00 hasiera

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Gazte fora urriak 11, 12 eta 13an ospatuko da Bilbon. Inaugurazioa (11an ostirala, arratsaldez) eta amaiera (13an igandea, goizez), publikoarentzat zabalik izango dira.

Hainbat herrialdetako gazteei Afrikan deskolonizatzeke geratzen den lurraldeko, Mendebaldeko Saharako, gatazka konpontzeko estrategiak eta politikak formulatzeko aukera ematen dien topaketa bat da. Informazio gehiago foroaren web-gunean  https://www.iyfsws.org/eu/hirugarren-edizioa/