Ekintza Humanitarioko eta Larrialdiko Laguntzako Programak

Hasierako data: 2024 / 10 / 1
Azken eguna: 2024 / 10 / 15

Deitzaile: Bilboko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/786458).
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluekin bat etorrita, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Testu osoa ikusi nahi izanez gero, Diru-laguntzen Datu-base Nazionala kontsulta daiteke: http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index.

Bat.—Erakunde onuradunak
Bilbon egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra daukaten elkarteak izango dira, dokumentu bidez egiaztatua, gutxienez diru-laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu baino bi urte lehenagotik. Euren helburuetan ekintza humanitarioko eta larrialdietako laguntza agertzea beharrezkoa da.

Bi.—Helburua
Nazioarteko Ekintza Humanitarioko eta Larrialdiko Laguntzako Programak.

Hiru.—Oinarri arautzaileak
Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautuko dituen Ordenantza Orokorra (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 138 zenbaki, 2016ko uztailaren 20koa).

Lau.—Zenbatekoa
Deialdi honetarako zenbatekoa 115.000 euro da. 9 artikuluan zehaztutako balorazio-irizpideen arabera banatuko da. Diruz laguntzeko kontzeptuariaplikatzeko erregimena norgehiagoka izango da.

Bost.—Eskabideak aurkezteko epea
Eskariak aurkezteko hamabost (15) egutegi-egun egongo dira, ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita.

Sei.—Beste datu batzuk
eek: BAO-2024a188-(II-5027)
Eskaria eskabide-orria, sinatuta eta landuko den programaren edukia azaltzen duen dokumentu batekin aurkeztu beharko da; dokumentu horretan, gainera, aurkeztutako gastu-aurrekontua zehatz-mehatz azaldu behar da.

Bilbon, 2024ko irailaren 19an.—Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio
Saileko zinegotzi ordezkaria. Kontxi Claver Zurro