Deialdi irekia | BBK-UNESCO Bekak

HASIERA: urria 1, 2024
BUKAERA: azaroa 1, 2024
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

BBK eta UN Etxeak bi beka eskaintzen dituzte, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Pariseko egoitzan, praktika profesional bat errazteko asmoz.

Egingo dira:

(1) Gizarte eta giza zientzien sektoreko gazteria sailean eta

(2) Komunikazio eta informazio sektoreko bulego betearazlean, hurrenez hurren.

 

EZAUGARRI OROKORRAK

  • Iraupena: 6 hilabeteko epea, 2025eko otsailetik uztailera bitartean.
  • 10.000€ gordineko zuzkidura ekonomikoa; horri dagozkion zergak eta bidaiako laguntza-aseguruaren zenbatekoa kenduko zaizkio.
  • UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat sartu da. Formazio hau UN Etxeak emango du UNESCOn sartu aurretik.
  • Ez da inola ere sortuko kontratu-harremanik onuradunaren eta UN Etxea edo UNESCOren artean.
  • Ordainketak Kutxabankeko kontu zenbaki batean egingo dira, eta kontu horren titularra onuraduna izango da.