Bertso-saio Maialen Lujanbio eta Unai Agirrerekin: Eskubiderik ez eskuin-muturrean!

HASIERA: urria 18, 2024
BUKAERA: urria 18, 2024
NON: Frontón del Antiguo, Donostia
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa
Kartela bertso-saio 2024

Eskuin-muturra munduan zehar hedatzen ari da, eta horrek eragin negatiboa du pobreziaren zein desberdintasunen aurkako borrokan. Gainera, eskuin-muturrak giza eskubideak urratzen ditu, askatasuna murrizten du, eta, oro har, mehatxu bat da ekitatearentzat, justiziarentzat eta giza eskubideentzat.

Hori dela eta, Donostiako Zero Pobrezia Plataformak bertso-saio bat antolatu du Maialen Lujanbio eta Unai Agirreren parte-hartzearekin, eta Imanol Artola «Felix», gai-jartzaile lanetan. Eskubiderik ez eskuin muturrean! lelopean eskuin muturraren mehatxuen inguruan hausnarketa egingo dute, baita horri nola aurre diezaiokegun aztertu ere.

Urriaren 18a, ostirala

19:00

Donostiako Antiguoko Frontoia

Doako sarrera

Ekimen hau Donostiako Zero Pobrezia Plataformak Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako naziorteko egunaren harira antolatutako ekimenen egitarauaren baitan dago. Egitaraua osoa ikusi.

 

Antolatzaileak: Donostiako Zero Pobrezia plataforma, Euskadiko GGKE-en Koordinakundea

Laguntzaileak: Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia