HASIERA: urria 11, 2024
BUKAERA: urria 11, 2024
NON: San Telmo Museoa, Donostia
ORDUTEGIA: 19:00
Data: Urriak 11 – 19:00
Lekua San Telmo Museoa, Donostia
Taleb Alisalem saharar errefuxiatuen kanpalekuetan jaio zen 1992an. Saharako kausak erabat markatu zuen bere bizitza, eta geopolitikan aditua izan arren, bere burua giza eskubideen aldeko ekintzaile eta defendatzaile gisa aurkeztea gustatzen zaio.
Gaur egun, saharar mugimenduaren ahots ezagunenetako bat da eta sare sozialetan milaka jarraitzaile ditu; izan ere, hiru aldiz izan da saharar herriaren ordezkari New Yorkeko Nazio Batuen Deskolonizazio Batzordean. 2022. eta 2023. urteetan “Saharako kausaren nazioartekotzea” saria jaso zuen UPES Unión de Periodistas, Escritores e Intelectuales Saharauis erakundearen eskutik.
Taleb Alisalemek “Un viaje a la libertad” liburua argitaratu du. Obra honek mende erdi baino gehiago irauten duen autodeterminazioaren aldeko borrokaren konplexutasuna erakusten digu. Kolonizazioa, gerra, erresistentzia eta etorkizuna, kontatzen dira hitza eskatzen duen saharar gazte belaunaldi baten ahots kritikotik Ahaztutako eta isildutako herri baten erronka eta itxaropenetan gidatzen gaituen iparrorratz bihurtzen da liburu hau.
Kristina Berasainek gidatuko du solasaldia, bera, nazioarteko informazioan aditua da eta “Sahara, herri bat erresistentzian” liburua idatzi du. Berasain, nazioarteko kazetari bakarrenetakoa da Saharar herria banatuta dagoen hiru lurraldeetara bidaiatu duena: Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara, lurralde liberatuetara, eta Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetara.
Sarrera librea lekuak bete arte.
Hizkuntza: gaztelania
Antolatzailea: Lankidetza Bulegoa – Donostiako Udala
Laguntzailea: San Telmo Museoa