Palestinako emakume errefuxiatuen istorioak: hitzaldia eta erakusketa

HASIERA: urria 14, 2024
BUKAERA: urria 24, 2024
NON: Lamiaena , Arrigorriagako Emakumeen Etxea, Urgoiti Paealekua 8
ORDUTEGIA: 18:30h

Urriaren 24an Lamiaenan, Arrigorriagako Emakumeen Etxean, Suha Najjar errefuxiatu palestinarra entzuteko aukera izango dugu. Suha Najjarrek bere testigantza partekatuko digu, okupaziopean emakume palestinarra izateak zer esan nahi duen azalduz.  

Hitzaldi hau Ahlam, bizitza batekin amestuz komikiaren erakusketaren amaiera ekitaldiaren barruan kokatzen da. UNRWA Euskadik Susana Martín eta Cristina Bueno ilustratzaileekin eginiko komiki honetan Libanoko Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatera hurbildu gaitezke. Komikian, Libanon emakume eta errefuxiatu izateak egunerokoan nola eragiten dien, zein erronka eta oztopo dituzten ikus daiteke.   

Erakusketa urriaren 14tik 24ra egongo da ikusgai Lamiaenan 17:00etatik 20:30etara (astelehenetik ostegunera) eta 17:00etatik 20:00etara (ostiraletan).

Sarrera doakoa da. 

 Â