HASIERA: azaroa 28, 2024
BUKAERA: azaroa 29, 2024
NON: Facultad de Economía de la UPV/EHU (Sarriko, Bilbao)
ORDUTEGIA: 09:00 - 19:00
Jakintzen mestizajea utopiak eraikitzeko. Ikerketa Ekintza Parte-hartzaileari buruzko Jardunaldiak izena emateko epea zabalik dago. Jardunaldiak 28an eta 29an Sarrikoko Ekonomia Fakultatean (Bilbon) burutuko dira.
Bertan, elkarrizketarako esparruen, hitzaldien eta tailerren bidez, Ikerketa Ekintza Parte-hartzaileak pentsamendu kritikoa eta ekintza eraldatzailea eraikitzeko duen potentzialaren inguruan hausnartuko dugu. Guzti hori, arrazismoaren aurkako proposamenak, Hegoaldeko epistemologiak, feminismoak eta ikuspegi ekosoziala landuz.
Jardunaldietan erreferente aktibista eta akademikoak izango dira, besteak beste: Montserrat Galcerán Huguet, Josefa Sánchez Contreras, Diana Granados Soler eta Igor Ahedo Gurrutxaga.
Ekitaldi hau Hegoak bultzatu du Universidad Surkolonbiana (USCO) eta Universidad del Cauca (UNICAUCA) kolonbiako bi unibertsitateen elkarlanari esker. Horrez gain, Jardunaldiak Bilboko Hezkuntza Fakultatearen eta Parte Hartuz Ikerketa taldearen laguntzarekin antolatu dira, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren diru-laguntzari esker.
Jardunaldia Articuldxs. Euskal kolonbiar artikulazioa hezkuntza emantzipatzailea eta ikerketa kritiko kolaboratiboa esperimentatu, ikasi eta komunikatzeko izeneko proiektuaren barruan kokatzen da.
Informazio gehiago:
Jardunaldien web orrialdea: www.jornadasiap.eus/eu