Baliabideak

Lankidetzan Euskaraz

Euskararen erabilera sustatzen dugu nazioarteko lankidetzaren sektorean, GGKE-etan eta gure erakundean.

Horretarako, Bai Euskarari, Euskaraldia edo Korrika bezalako ekimen edo kanpainekin bat egiten dugu, eta GGKE-ei zuzendutako formakuntzak antolatzen ditugu lankidetzaren sektorean euskararen erabilera sustatzeko. 2023ko Euskara Planak gure lanaren norabidea markatzen du helburu horietan aurrera egiteko, eta Euskara Gunea lantaldeak plan horren betetze-mailaren jarraipena egiten du eta garatu beharreko jarduerak planifikatzen ditu.

2023an inkesta bat egin genuen bazkide diren GGKE-en artean gure partaidetza-guneetan dauden pertsonen euskara-maila ezagutzeko. Horri esker, diagnostiko zehatz bat izatea lortu dugu lan-ildoak zehazteko.

Halaber, lankidetzaren arloko ohiko euskarazko hitzen terminoen glosario bat egin dugu.

Gainera, GGKE-en eskura jartzen dugu baliabide eta tresna erabilgarrien banku hau erakundean eta lankidetzaren arloan euskararen erabilera sustatzeko:

1. Euskara maila ezagutzeko eta hobetzeko baliabideak