Ubuntu tailerra: Gure kolektiboetan arrazakeria berrikusten

HASIERA: azaroa 30, 2024
BUKAERA: abendua 1, 2024
NON: Harrobian. Bilbon.
ORDUTEGIA: Larunbata 10.00- 14.00 eta 16.00- 20.00. Igandea 10.00- 14.00.

Tailerra/Formakuntza
Bideratzailea: Nontokozo C. Sabic

Hartzaileak: zuri bezala sozializatzen garenak, aktibismotik edota bolondres moduan lan egiten dugunok,  GGKEetan, gizarte-mugimenduetan, erakunde publikoetan edota sindikatuetan gaudenok.  Orokorrean, gizarte eraldaketa batengatik apustua egiten ari garenak.

Helburua: Geure burua zalantzan jartzea eta arrazakeriari buruzko hausnarketa sakon bat egitea. Narratiba kontzerbatzaileetan,  eskubideen atzerapenetan edota lurraldeen jabetzan dugun benetako arduraz gogoeta bat egitea.

Mugimendu feministatik sistemak gizonei ematen dizkien pribilegioen kontzientzia barneratu dugun bezala, mugimendu antiarrazistatik, sistema berak zuriei ematen dizkienez ere kontzientziatzea beharrezkoa da. Ildo horretan, funtsezkoa da feminismo beltz eta dekolonial batetik, eta ikuspegi intertsektional baten bidez, agerian dagoen arrazakeriaren azterketa bat zentruan jartzea, beti ere beharrezkoa de gizarte eraikuntzatzat ulertuz.

Ba dago informazio gehiago izen ematea imprimakian