Sendagaiak ez eskuratzea eta emakumeen sexu- eta ugalketa-osasunean dituen ondorioak. Hego Globalean kokatutako esperientziak

HASIERA: azaroa 21, 2024
BUKAERA: azaroa 21, 2024
NON: Colegio Oficial de Farmacéuticos de Bizkaia (Sabino Arana Etorbidea 20, 6º Bilbao)
ORDUTEGIA: de 18:00 a 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

“Kokofatako landa-komunako (Kitako zirkulua, Kita eskualdea) emakume nerabe eta gazteen sexu- eta ugalketa-eskubideen erabilera sustatzea, tokiko ekosistemen erresilientzia-ikuspegiarekin” proiektuaren esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua eta Farmamundi Euskadik eta bertako bazkideek ASIC eta JIGIYA BLON elkarteek gauzatua, jardunaldi bat proposatzen da Maliko eta eskualdeko beste herrialde batzuetako sexu- eta ugalketa-osasunerako sendagaiak eta osasun-sargaiak eskuratzeko gabezia eta emakumeen eta nesken bizitzetan dituzten ondorioak ikusarazteko.

Gainera, politika publikoen ahuleziak eta osasun-faktore baldintzatzaile gisa produktu farmazeutikoak eskuratzeko ekitaterik eza murrizteko konpromiso globalik ezak planteatzen dituzten erronka globalei buruzko azterketa kritiko bat sortzea bilatuko da.

Horretarako, Giza Eskubideen defendatzaileen eta Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeetako osasun-profesionalen hausnarketa eta analisia izango da, betiere esperientzia badute problematika horren inguruan eta horri aurre egiteko moduaren inguruan. Jardunaldian zehar, Kita inguruko osasun langileen eta emakumeen testigantzak ere ikusgai izango dira.

Honako hauek parte hartuko dute:

– UNRWA Euskadi: Bárbara Ruiz Balzola. Ordezkaria: “Gatazka-testuinguruetan osasunerako sarbidea: Gazako kasua”

– Gurutze Gorria: Hilaria Vianeke. Gizarte-langilea. Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Arreta Humanitarioa emateko Programa: “Gatazka-testuinguruetan osasunerako sarbidea: Saharaz hegoaldeko Afrikaren kasua”

– Munduko Medikuak: Ave Mari Aburto. Ordezkaria: “SSRren ikuspegi globala hegoaldeko herrialdeetan”

 

Antolatzailea:

-Farmamundi Euskadi.

Finantzatzailea:

– Bizkaiko Foru Aldundia.

Babesa:

-Bizkaiko Farmazialarien Elkargoa.