HASIERA: azaroa 22, 2024
BUKAERA: azaroa 22, 2024
NON: Bilboko Bidebarrietako Liburuko Areto Nagusian
ORDUTEGIA: 19:00
Bilboko Udalak, Euskal Fondoaren laguntzarekin, “Gazako Ahotsak:
Nazioarteko Elkartasuna Basakeriaren Aurrean” ekitaldia antolatu du 2024ko azaroaren 22an Bilboko Bidebarrietako Liburuko Areto Nagusian, 19:00retan, Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Egunaren esparruan (azaroak 29) eta European Days of Local Solidarityren barruan.
Bruselan errefuxiatutako Tamam Abusalama kazetari eta blogari gazatarraren eta gatazketan, errefuxiatuen lekualdaketan eta UNRWArekin lan egiten esperientzia duen Olga Rodríguez kazetari espainiarraren arteko elkarrizketan datza.
Elkarrizketa hasteko, Gazako egungo egoera Ekialde Ertaineko egoera larriaren testuinguruan kokatuko da, ikuspegi humanitario batetik. Ondoren, Gazan egiten ari diren giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larriei helduko zaie. Azkenik, nazioarteko komunitateak gatazkan maila guztietan – tokikoa barne – duen eginkizunari buruz hitz egingo da eta nazioarteko elkartasunaren garrantzia azpimarratuko da, eragile guztien aldetik, gizarte zibila eta tokiko gobernuak barne.
Gaztelerarako eta euskerarako aldibereko itzulpena egongo da, eta baita zeinu-hizkuntzako interpretea ere. Halaber, ekitaldia streaming bidez emango da.
Sarrera librea lekua bete arte.