CrazICLIma hezkuntza aplikazioa

‘Planeta zaintzen laguntzen duen abentura interaktiboa’

CrazICLIma helburu hezitzailea duen aplikazio bat da, jolasen bitartez arlo hauetan   sentsibilizatzeko diseinatua:

  • Baliabideak zentzuz erabiltzea, hala nola energia, elikagaiak edo hondakinak.
  • Birziklapena sustatzea.
  • Energia-iturri desberdinen abantaila eta desabantaila nagusiak ezagutzea.
  • Gertakari naturalak ezagutzea, haien aurrean erantzuten ikasteko izan dezaketen eraginak  murriztuz.
  • Ingurumenarekiko errespetua.
  • Baliabide naturalen erabilera eraginkorra eta kontrolatua: ura, lurra, flora, fauna…
Gaur inoiz baino gehiago, gure ekintzek gure inguruko munduan nola eragiten duten ulertu behar dugu!

 

CrazICLIma 10 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Galdera desberdinak proposatuz eta aukera ezberdinen bidez, erabiltzaileak baliabide naturalen erabilerari, birziklatzeari edo ingurumenari buruzko erabakiak hartzera behartzen ditu. Erantzun zuzen bakoitzak jolasean aurrera egitea ahalbidetzen du, koloretako semaforo moduko bat erabakien arrakastaren arabera argiztatzen den bitartean. Berrelikadura bisual honek, parte-hartzaileei denbora errealean, beren erabakiek modu positiboan edo negatiboan nola eragiten duten ikusten laguntzen die, honela gogoeta eta erabakiak sustatuz.

CrazICLIma ez da jolas bat bakarrik, etorkizun jasangarri eta errespetuzkoago baterako abentura ere bada. Tresna honek ikaskuntza esperientzia interaktibo bihurtzen du, eta gazteak motibatzen ditu beren ekintzek nola lagun dezaketen baliabide naturalak zaintzen eta babesten.

 

Ezagutu CrazICLIma eta hasi gaurtik planeta zaintzen!

DESKARGATU CRAZICLIMA HEMEN