Herritartasun Globalerako Hezkuntzako monitore-hezitzailea

Herritartasun Globalerako Hezkuntzako monitore-hezitzailea

Kargua: Monitor/a-educadora

Deitzaile: Alboan

Aurkezteko epea: 27/11/24

Pertsona bat bilatzen dugu monitore-hezitzaile posturako Herritartasun Globalerako Hezkuntzako jardueretan.

1. Lanpostuaren xedea:
Derrigorrezko migrazioari buruzko LA HUIDA programaren ezarpena garatzea, Euskadiko ikastetxeekin batera.
2. Organigramako posizioa:
Hezkuntza Formalaren arloaren barruan, Bilboko egoitzako Herritartasun Globalerako Hezkuntzako talde teknikoan.

3. Lanpostuaren eginkizunak:
– LA HUIDA programako jarduerak gauzatzea, DBHko eskola-taldeekin.-
– LA HUIDA programa garatzeko egutegiaren plangintzan eta antolaketan parte hartzea.
– Ikastetxeen, irakasleen eta Alboanen arteko elkarrizketa erraztea.
– Hezkuntza-programa ebaluatzeko eta etengabe hobetzeko metodologia aplikatzea.
– Programa aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak kudeatzea.
– Hezkuntza-arloko prestakuntza- eta barne-koordinazioko jardueretan parte hartzea.
– Alboaneko taldeko jardueretan parte hartzea.

4. Eskatutako profila
– Goi-mailako ikasketak, ahal dela hezkuntzarekin lotutakoak.
– Euskara menperatzea, ahoz eta idatziz (elebiduna).
– Gidabaimena.
– Euskadin zehar mugitzeko prest egotea.
– Hezkuntza-arloko esperientzia (formala edo ez formala).
– Informatika-tresnak erabiltzea (Office, Internet, etab.)

Honako hauek baloratuko dira:
– GGKEen sektorearen ezagutza, bereziki Herritartasun Globalerako Hezkuntzarena

– Boluntariotzako esperientzia gazteekin, auzolandegietan, kanpalekuetan, etab.

5. Eskatutako gaitasunak
– Taldeen dinamizazioa eta kudeaketa.
– Sormena eta proposatzeko gaitasuna.
– Arintasuna jarduerak diseinatzean eta gauzatzean.
– Autonomia eta erabakitzeko gaitasuna.
– Plangintza ona, denboraren kudeaketa eta lehentasunak ezartzea.
– Harreman pertsonaletarako erraztasuna.
– Malgutasuna.

6. Eskaintzen da:
– Proiektuari lotutako kontratua (2025eko urtarrila-apirila)
– Alboanen barne-baremoaren araberako ordainsaria.
– 36 orduko lanaldi osoa astean.
– Alboanek berdintasunaren aldeko plana, ingurune seguruko politika eta genero-politika ditu.
– Egoitza: Bilbao.
– Alboan-i buruzko erreferentziak www.alboan.org helbidean.
Laneratze data: 2025eko Urtarrilak 8