Euskadiko GGKEen Koordinakundetik “Gasteiz en Conexión” ekimenaren bederatzigarren ediziora gonbidatzen zaitugu gasteiztarren eta munduaren eta elkartasun globalaren arteko lotura balioesteko eta sustatzeko.
“Territorios ocupados: non daude giltzak?” izenburupean, Olga Rodriguez kazetariak gidatuta eta La Basuren emanaldiarekin, Mendebaldeko Saharako eta Palestinako aktibisten testigantzak entzungo ditugu, eta Gasteiztik bultzatutako mobilizazio-esperientzia batzuk ere ezagutu ahal izango ditugu errealitate horiei erantzuna emateko: Genozidioaren aurkako kanpaldia unibertsitatean, oporrak bakean saharar haurrentzat, eta palestinaren aldeko boikota, desinbertsioak eta zigorrak.
Osteguna, azaroak 28
18:30
Gasteizko Aldabe Gizarte Etxeko Antzokian
Doako ekimena, leku-kopurua mugatuta
Laguntzaileak: Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala