HASIERA: azaroa 25, 2024
BUKAERA: azaroa 25, 2024
NON: Arrupe Aretoa, Andia kalea 3
ORDUTEGIA: 11:00-13:30
Iritsi da Donostiara
“Afrikako ahotsek begiratzen eta ebaluatzen gaituzte” mahai-inguruaren III. edizioa
Datorren astelehenean, azaroak 25, “Afrikako ahotsek begiratzen eta ebaluatzen gaituzte” mahai-inguruaren III. edizioa egingo da Donostian. Ekitaldia 11:00etatik 12:30era izango da Arrupe aretoan (Andia kalea 3).
Afrikako Ahotsak 2022an sortu zen, Afrikaren Aldeko Taldeak (GPA) proposatuta, Saharaz hegoaldeko Afrikako nazioarteko lankidetzarekin lotutako gaien inguruko hausnarketarako gune gisa. Gaur egun Euskadin bizi diren eta beren bizi-proiektuak, proiektu profesionalak eta sozialak bertan garatzen ari diren afrikar eragileak ditu protagonista ekimen honek. GPAtik, ezinbesteko deritzote Euskadik sustatu eta finantzatutako lankidetza-proiektuetan protagonista diren pertsona, gizarte eta erakundeen ahotsak entzun eta lehenestea, euskal lankidetza-ereduaren irismena, inpaktua eta zailtasunak ebaluatzeko orduan.
GPA Euskadiko eta Nafarroako GGKEen koalizio bat da, 2004an sortua, zeintzuek Afrikako kontinentearekiko eta nazioarteko lankidetzak kontinentean dituen esperientzia eta eraginekiko interesa partekatzen duten. Talde horrek, ezinbestekotzat jotzen du, urtean behin, gutxienez, azterketa- eta hausnarketa-denbora eskaintzea Euskaditik bultzatzen ari garen lankidetza eredu eta praktikei, zentzua gal ez dezan ohiko non-stop lankidetza makineriaren aurrean, eta iparralde globaleko eskema mentalen eta erritmoen aurrean.
Afrikako Ahotsen hirugarren edizio honetan, Mariama Badji eta Georges Belinga izango dira elkarrizketaren gidari nagusiak, argitzeko zeintzuk diren Saharaz azpiko Afrikarekiko nazioarteko lankidetzaren erronka nagusiak, kontuan izanik beste ekintza- eta erabaki-arloetan beharrezkoa den koherentzia politikoa (adibidez, enpresen nazioartekotzearen arloan). Izan ere, lankidetzaren mundutik, bai GGKEetatik, bai dagozkien erakunde-sailetatik, hainbat helburu eta eskaera finkatu dira, hala nola, pobreziaren amaiera, desberdintasunen murrizketa, genero-berdintasuna, ingurumen-jasangarritasuna edota bakea. Dena dela, ez dago argitasunik helburu horiekiko lerrokadurari buruz, ez eta beste euskal eragile batzuen zereginari buruz ere (enpresak, sozietateak, elkarteak, gizarte-mugimenduak, etab.). Eragile horien ekintzek, halaber, Iparraldeko zein Hego Globaleko herrien garapenak hartzen duen norabidea markatzen dute.
Garapenerako politiken koherentziaren beharrari buruzko eztabaida eta eraikuntza teorikoa ez dira berriak. Hala ere, ezer gutxi dakigu bere aurrerapenei eta hori egia bihurtzeko ezarritako mekanismoei buruz. Horregatik, Afrikako Ahotsen edizio honetan, euskal enpresak nazioartekotzeko estrategiari erreparatuko zaio, zehazki, Afrikan. Zein euskal enpresa daude, zer egiten dute eta nola jokatzen dute Afrikako lurretan, bereziki dirulaguntza publikoak jasotzen dituztenek? Lankidetzaren bidez lortu nahi diren helburu berak lortzen laguntzen al dute? Lehiakortasunaren eta onura ekonomikoaren helburuak al dira nagusi? Bateragarriak al dira batzuk eta besteak? Zer kanpo-ekintzako politika eta estrategia sustatzen dituzte tartean dauden erakunde-sailek enpresa horien jarduerari dagokionez?
Horretaz guztiaz eta gehiago hitz egingo da “Afrikako Ahotsak” ekimenaren hirugarren edizio honetan. Ongietorriak izango dira erakunde publikoetako eragileak, Euskadiko lankidetza eremuko teknikariak, baina baita gaian interesa duten gizarte zibileko pertsona, erakunde eta mugimendu guztiak ere.
Prentsarako kontaktua:
Miren RodrĆguez Barrenetxea
www.gpa.aalde@gmail.com
Tel.: 646487037