AFRIKAN MURGILTZEN: (Re)contando África

HASIERA: azaroa 30, 2024
BUKAERA: azaroa 30, 2024
NON: Villamonteko Kultur Etxea
ORDUTEGIA: 10:00-13:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

AFRIKAN MURGILTZEN: (Re)contando África

Azaroaren 30ean, larunbata, Munduko Medikuak elkarteak, Ner Group taldearekin lankidetzan, familientzako jardunaldia antolatuko du Getxon, Afrikako historiaren, kulturaren, politikaren edo ekonomiaren beste ikuspegi bat emateko helburuarekin, guztiok konturatu gaitezen Afrikari buruzko guztia Mendebaldeko ikuspegitik kontatu eta transmititu digutela beti.

Goiz osoan zehar, “AFRIKAN MURGILTZEN: (Re)contando Afrika” erakusketa bisitatu ahal izango da Algortako Kultura Gelan. Munduko Medikuak elkarteak gizarte-eraldaketa bultzatzeko martxan duen hezkuntza-proiektu batean oinarrituta dago ekimen hori, guztiongan gogoeta sorrarazteko Afrikako kontinenteaz kontatu digutenari buruz. Afrikaren gainean Ikuspegi berri eta positiboa sustatu nahi da, duen aniztasuna eta aberastasuna hobeto ezagutu eta betiko estereotipoak alde batera utzi ditzagun, aurreiritzietan oinarritutako harremanak ezabatu eta jarrera diskriminatzailerik errepikatu ez dadin.

Erakusketak collagea darabil justizia sozialerako eta artibismorako tresna gisa, afrofuturismoan inspiratua. Karina Senatore artistak erausketarako diseinatutako panelez gain, proiektuan parte hartu duten bigarren hezkuntzako ikasleek egindako lanak ere ikusi ahal izango dira. Bertaratzen direnek bisita gidatua egiteko izena eman dezakete eta familientzako tailerretan parte har dezakete kontinente horren kultur aniztasuna modu entretenigarrian ezagutzen laguntzeko, irakurketaren, marrazkigintzaren eta Afrikako oihalekin egindako eskulanen bitartez.

Ekitaldi hori dela-eta, bide batez, bat egingo dugu Fair Saturday ekimenarekin. Gizarteari eragiteko arte eta kulturarako eguna. Urtero-urtero, Black Friday egunaren biharamonean, ostiral horretako kontsumismoaren alternatiba gisa, munduko hainbat lekutako kultur eragile askok jarduera artistiko ugari antolatzen dituzte eta, aldi berean, babesa ematen diote bakoitzak aukeratutako proiektu sozial bati.

Jardunaldian parte hartzea doakoa da, baina, nahi bada, laguntza eman daiteke Euskadin garatzen ari garen proiektu honetarako; proiektuaren helburua da, hezkuntzaren esparruan lan eginez, gizarte zibil berria eraikitzea, gizarte-aldaketarekin era konprometituan eta arduratsuan jokatuko duena.

Munduko Medikuak elkarteak eta Ner Group taldeak gonbita egiten dizuete egun horretan gurekin bat egin dezazuen artearen, kulturaren eta elkartasunaren alde. Bazatoz?

Eguna: Larunbata, azaroak 30

Tokia: Villamonteko Kultur Etxea

K/ Villamonte A-8 behe solairua. Algorta (Bizkaia)

Erakusketaren eta tailerren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara

Bisita gidatuak ordu erdiro eta tailerrak txandaka.

Sarrera doakoa ume zein nagusientzat

Parte-hartzaile kopuru mugatua, gela bete arte.

Kontakturako: euskadi@medicosdelmundo.org – 944 790 322

Munduko Medikuak elkarteak pertsona guztientzako osasun-eskubidearen alde egiten du, batez ere pobrezian, genero-ekitaterik ezean, gizarte-bazterkerian edo krisi humanitarioek jota bizi direnen alde. Era berean, nazioarteko lankidetza-programetan parte hartzen dugu 19 herrialdetan, eta 15 egoitza autonomiko ditugu. Munduko Medikuak elkarteak 25 urte baino gehiago daramatza Euskadin, gaixotasun guztiei aurre egiten, injustiari berari ere.

www.medicosdelmundo.org

Ner Group elkartean bildurik dauden erakundeek (bakoitzak bere jarduera-dinamika galdu gabe) bat egitea erabaki dute, aurrera egiteko ezinbestekotzat jotzen duten irizpide batean oinarrituta: Harreman-Estilo Berria (Nuevo Estilo de Relaciones, NER delakoa), horretarako beharrezkoa den antolamendu-aldaketa

handia ahalbidetzen baitu. Hori lortzeko, ezagutza eta harremanak modu etiko eta gardenean partekatzen dituzte gizartearekin, eta beren artean ere, giza garapen justu eta iraunkorra lortzearren; eginkizun garrantzitsua, izan nahi dutena izango badira.

www.nergroup.org