«Fabricando Mujeres: Indarkeria kontsumitzen dugu?» erakusketa interaktiboa Salburuan

HASIERA: abendua 10, 2024
BUKAERA: abendua 19, 2024
NON: Centro Cívico de Salburua
ORDUTEGIA: Espazioaren irekiera ordutegian

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Erakusketa honetan Emakumeen Fabrikaren unibertsoan murgildu ahal izango zara, “Emakumea”-ren ideia eraikitzen duten elementuz betetako “muntaketa-katea”, non eredu idealean sartzen ez diren piezak baztertu egiten diren. Ez da erakusketa konbentzionala, hainbat geltoki dituen bidaia proposamena baizik. Gure eguneroko kontsumoan ezkutatzen diren indarkeria matxistak ikusaraziz abiatuko gara; ondoren, auzokideen patio bat ikusiko dugu, non bertako emakumeek pairatu dituzten indarkerien istorioak partekatzen dizkiguten; eta, azkenik, gure irudimena askatu eta indarkeria matxistarik gabeko kontsumo baterako alternatibak kolektiboki sortzeko leku batera iritsiko gara. Collageak, gardenkiak eta proiekzioak bezalako elementu interaktiboek lagunduko digute zeregin horretan.

Erakusketa hau SETEM Hego Haizea erakundeak eta Altekio Kooperatibak sortu dute, Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerketan eta Fabricando Mujeres dokumentalean oinarrituta. www.fabricandomujeres.org webgunean material guztiak eta informazio gehiago kontsulta ditzakezu.

  • Noiz? Abenduaren 10etik, asteartea, abenduaren 19ra, osteguna, espazioaren irekiera orduan.
  • Non? Salburua G.E. (Vitoria-Gasteiz)

Sortzaileak:

SETEM Hego Haizeak 2015etik dihardu ohiko kontsumo-ereduaren eta indarkeria matxisten arteko harremana ikertzen. Lan horri esker, hainbat txosten eta gida didaktiko argitaratu dira, bi dokumental sortu dira eta baita web interaktibo bat ere: www.fabricandomujeres.org. Azkenik, 2024ean erakusketa interaktiboa bat sortu dugu. Hori guztia, indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-alternatibak eraikitzeko helburuarekin.

Altekio, gizarte ekimeneko kooperatiba, bizitzaren zaintza gure gizarte eta ekonomien erdigunean berriro jartzeko lanean ari dena. Bere lanak erronka sozioekologikoak jorratzen ditu, konponbideak esploratuz, harremanak birsortuz eta guztion ongia sustatuz, gizarte iraunkorragoa, erresilienteagoa, integratzaileagoa eta bidezkoagoa izan dadin.