HASIERA: abendua 4, 2024
BUKAERA: abendua 4, 2024
NON: Zabalgana Gizarte Etxea
ORDUTEGIA: 18:00
Humor Negra ez da komedia-ikuskizun bat bakarrik, asmoen adierazpen bat da. Arrazakeriaren aurkako bakarrizketa afrofeminista honetan, umorearen bidez, Asaari Bibang-ek inolako zalantzarik gabe hitz egiten du Espainian emakume, beltz eta migratzaile izatearen berezitasunez.
90 minututan topikoen, aurreiritzien eta estereotipoen ispiluaren aurrean jartzera behartzen gaitu, eta, aldi berean, deseraikitze-bidaian laguntzera gonbidatzen gaitu. Horretarako, gai hauek lantzen ditu: salbatzaile zuriaren sindromea, irudikapenaren garrantzia, arraza arteko bikoteak edo emakume beltzaren hipersexualizazioa imaginario kolektiboan. Lotsagabe eta erraietakoa, Asaarik barre egiten dugun bitartean pentsatzea, eta pentsatzen dugun bitartean barre egitea lortzen du.
Ikuskizunaren ondoren Fabricando Mujeres: Indarkeria kontsumitzen dugu? erakusketara bisita gidatua egiteko aukera eskeiniko da. Tokia erreserbatu 659 682 431 zenbakira deituz edo idatziz.
Ez zaie gomendatzen 14 urtetik beherakoei.
- Noiz? Abenduak 4, asteazkena, 18:00etan
- Non? Zabalgana GE (Vitoria-Gasteiz)
- Prezioa? Dohainik
- Toki-erreserba? Sarrera librea edukiera bete arte
Asaari Bibang Ngui (Ekuatore Ginea, 1985), espainiar aktore, komiko, aurkezle, idazle, zutabegile eta aktibista da. Artista polifazetiko honek txiki-txikitatik jakin zuen mundu honetan inspiratzen eta liluratzen zuena interpretazioa eta ikuskizuna zela.