Euskal Autonomia Erkidegoko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen kudeaketa- eta finantzaketa-ereduei buruzko txostena egiteko erreferentziazko baldintzak
Kargua: Euskal Autonomia Erkidegoko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen kudeaketa- eta finantzaketa-ereduei buruzko txostena egiteko erreferentziazko baldintzak
Deitzaile: Euskadiko GGKEen Koordinakundea
Aurkezteko epea: 12/12/24
1. ERAKUNDE KONTRATATZAILEA
Euskadiko GGKEen Koordinakundea www.ongdeuskadi.org, 1988an eratua, Garapenerako Lankidetzaren eta Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzaren alorretan lan egiten duten 84 erakundek osatutako erakunde bat da.
Nagusiki, erakunde-kideen ekina koordinatzen dugu, elkarlana eta gure sektorea bera hobetzeko asmoz, eta, funtsean, honako arlo hauetan dihardugu:
- Kalitatezko garapenerako lankidetza sustatzea erakunde publikoetan, pribatuetan eta GGKE kideen artean.
- GGKE kideen bidelagun izatea haien lanean, eta haien gaitasun politikoak eta teknikoak indartzea.
- Gure inguruaren eraldaketa soziala lortzen laguntzea, eremu globalean aldaketak eragiteko.
2. JUSTIFIKAZIOA
2023ko Barometroak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei buruz emandako datuen arabera, erakunde horien % 88,6k zerbitzuren bat ematen dute edo erabiltzaileei arreta ematen diete; erakunde horietatik ia % 30ek (29,8k, hain zuzen) erantzukizun publikoko zerbitzuen zorroetan sartutako zerbitzuak ematen dituzte hainbat gaitan, hala nola gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeetan, garapen komunitarioan, migrazioan, elikaduran, osasun-arretan edo hezkuntzan. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde horien baliabide ekonomikoen % 64,6 funts publikoetatik datoz.
Euskadiko Koordinakundeko GGKE kideok –garapenerako lankidetza-proiektuak diseinatzen eta gauzatzen ditugunez, eta, beraz, lankidetzako politika publikoa gauzatzen dugunez– sakon aztertzen ari gara antzeko zereginak egiten dituzten erakundeen kudeaketa- eta finantzaketa-ereduak.
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak egindako sektorearen txostenak erakusten duenez, 3.318.225 pertsonarenganaino iristen gara 63 herrialdetan, eta milioika pertsonaren bizi-baldintzak hobetzen ari gara urrutiko eremu isolatuetan, lankidetzako beste eragile batzuk iristen ez diren lekuetan, euskal administrazio nagusien lankidetza-arloetako funtsekin finantzatutako ekimen askoren bidez, eta, neurri txikiagoan, finantzaketa-iturri partikularren bidez. GGKE-en zeregina funtsezkoa eta ordezkaezina da, pertsona askoren bizitza aldatzen duelako, eta lankidetzarako politika publikoen ehuneko oso esanguratsua gauzatzen duelako.
3. IKERKETAREN HELBURUA
Ikerketa honen bidez, honako hau ageriko egin nahi dugu:
- Zer ibilbide egin duten euskal erakundeek, gizarte-politika publikoak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen esku uzten.
- Nolakoa den Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen benetako argazkia, funts publikoei eta pribatuei dagokienez. Eta jakitea zein diren hirugarren sektoreko erakundeen finantzaketa-iturrien ehunekoak (publikoak eta/edo pribatuak, bai euskal erakundeen eremukoak, bai beste eremu batzuetakoak), beren jarduerei dagokienez.
- Zenbateko aberastasun kualitatiboa dakarren funts publikoak erabiltzeak, zenbait kontzeptuk lur hartu dezaten, hala nola ahalduntzeak, gaikuntzak, kritikak eta gizarte-mobilizazioak, batzuetan zaila baita kontzeptu horiek ez justifikatzea, beren garapenaren eta aldeko apustuaren borondate politiko argi batetik.
- Nolakoa den erakunde-egituren argazkia, egiten dituzten lehentasunezko jarduerekiko eta haien muntarekiko proportzioan.
Honako helburu hauek lortu nahi dira:
-
Zenbait adibide argiren bidez azaltzea zer politika publiko gauzatzen dituzten Hirugarren Sektore Sozialeko gizarte-erakundeek, ehuneko handi batean funts publikoek finantzatuta, lizitazioen, diru-laguntzen edo hitzarmenen bidez.
-
Ageriko egitea zein den lankidetza-politika publikoak egin dituzten euskal erakundeen ibilbidea (eta beharra), haien gauzatzea edo aplikazioa GGKEen esku uzteko.
-
Argudiatzea zein diren, euskal lankidetzako politika publikoek bultzatzen dituzten proiektu moten, ildo sektorialen edo zeharkako ildoen artean, ezingo liratekeenak bermatu finantzaketa pribatuarekin, GGKEok egiten ditugun lankidetza-ekimenen bidez.
4. METODOLOGIA
-
Zerrenda bat egitea, azterlanaren xede diren erakundeekin, haien egokitasuna aztertzeko.
-
Dokumentazioa aztertzea, jakiteko zenbatekoa den finantzaketa publikoaren ehunekoa (iturria identifikatuta) erantzukizun publikoko zerbitzuak ematen dituzten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan (gutxienez 7-8 kasu garrantzitsu emanda).
-
Hala badagokio, elkarrizketak egitea, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak biltzen dituzten sareekin, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeekin eta GGKEekin, edo erakunde horietako teknikariekin.
5. TXOSTENA
Azken produktua txosten tekniko bat izango da, Euskadiko GGKEen Koordinakundeari zuzendua, eta atal bat izango du ikerketaren 3 helburuetako bakoitzerako.
6. KRONOGRAMA
Hautatutako pertsonak edo taldeak kontratu honen xede diren zerbitzuak eman beharko ditu, sinatzen den unetik hurrengo ekitaldiko otsailera arte.
Amaiera-data aldatu ahal izango da, arrazoi justifikatuak badaude eta bi alderdiek onartzen badute.
6. IKERKETA-TALDEAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Hauek izango dira ikerketa-taldea hautatzeko irizpideak:
-
Zer ezagutza edo ikerketa dituzten, proposatutakoaren antzeko gaiei loturik, erreferentziazko baldintzekin bat.
-
Zer ezagutza eta ikerketa dituzten, garapenaz eta garapenerako lankidetza-politikez eta/edo Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek gauzatutako politika publikoez.
-
Zer lotura duten euskal eragile sozial ugariekin.
-
Zer ezagutza eta sentsibilitate duten, genero-berdintasunari dagokionez.
-
Euskara jakitea baloratuko da.
6. AURREKONTUA
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua edo, hala badagokio, gastu adierazgarriarena, 3.500 € gordinekoa da, prestazio hori zergapetzen duten zerga guztiak barne hartuta.
Era berean, barne hartuko ditu elkarrizketak egiteko egin beharreko joan-etorriak eta datu-bilketak eragindako bestelako gastuak ere.
7. ORDAINKETAK
Modu honetan egingo da ordainketa:
% 60 esleipenaren unean, eta gainerakoa lana amaitzean.
8. AURKEZPENA
Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 13ra artekoa da.
Interesa duten pertsonek edo taldeek helbide honetara bidali beharko dituzte beren curriculuma eta garrantzizko informazioa: coordinadora@ongdeuskadi.org. Mezuaren izenean, adierazi gai hau: Ref. Investigación TSS.