SETEM Hego Haizearen erakunde aliatuei bisita Ekuadorren

Urrian, SETEM Hego Haizea erakundeko hiru kide Ekuadorren izan ziren hainbat astez, Mujeres de Frente, Acción Ecológica, Fundación Maquita eta Grupo Social FEPP bisitatzeko jarraipen-bidai batean. Hainbat kronikaren bidez, talde horien lana gertuagotik ezagutuko dugu.

PUBLICADO EL:

16 Dec 2024

POR:

SETEM Hego Haizea

EN CATEGORÍA::

Urriaren 2an, SETEM Hego Haizeko hiru kide iritsi ziren Ekuadorrera: Laura Marcaida Larrauri, nazioarteko lankidetza teknikaria Chiapasen (Mexiko); Maider Arnaiz Igartua, nazioarteko lankidetza teknikaria Gasteizen (EAE); eta Ania Saenz de Buruaga Fernandez de Gobeo, boluntarioa eta zuzendaritza batzordeko kidea.

Laura, Maider eta Ania Ekuadorko geografiako hainbat puntutan izan ziren urriko lehen hiru asteetan zehar, gure aliatuekin batera garatzen ditugun garapen proiektuen jarraipena egiteko —Mujeres de Frente (urriaren 3tik 5era), Acción Ecológica (urriaren 7tik 9ra), Fundación Maquita (urriaren 10etik 15era) eta Grupo Social FEPP (urriaren 16tik 18ra)—, gure estrategiak eta lan-ildoak partekatzen dituzten erakunde horiek bisitatzeko eta haiekin ditugun harremanak sendotzeko.

Gainera, urriaren 11tik 13ra bitarteko asteburuan, Amazonia bisitatzeko aukera ere izan zuten, Shandía – Turismo Zentro Komunitarioaren eskutik. Bertako kitxua komunitatearen proiektua da, eta Maquita Fundazioaren bidezko merkataritza sarearen parte da.

Honako lotura hauetan, jarraipen-bidaiaren kronika guztiak dituzue ikusgai: