Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2025: proiektuen aurkezpena eta erakundeentzako diru-laguntzak

Hasierako data: 2024 / 12 / 27
Azken eguna: 2025 / 01 / 27

Deitzaile: Eusko Jaurlaritza

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa Euskadiko gazteak Hegoaldeko herrialdeetakolankidetza-ekintzetan sentsibilizatzeko programa bat da eta euskal gazteen artean herrien etakulturen arteko elkartasun-kultura sustatzeko.

Programak, gainera, helburu hauek ditu: Euskadiko gazteak lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea, elkartasunaren balioa sustatzea, eta ekintza horien garapena «in situ» ezagutzeko aukeraeskaintzea. Esperientzia hori zabaldu eta osatu egingo da aldez aurretik informazio- eta orien-tazio-jardunaldi batzuk eginez. Horretarako, Euskadiko garapenerako lankidetzako erakundeekgauzatzen dituzten garapenerako lankidetzako ekintzak eta proiektuak eduki behar dira, dekretuhonetan zehazten denaren arabera.

Gainera, programak garapenerako hezkuntza sustatuko du, herrialde pobretuen edo krisi huma-nitarioen biktimen (hala nola gatazka belikoen) baldintzak eta baldintza horien kausak ezagutzeko; era berean, Euskadin bizi diren gazteek, herritar gisa, herrialde horietako bizi-baldintzak hobetzenlaguntzeko har dezaketen konpromisoa sustatuko du.

Xedea:

Ebazpen honen xedea da garapenerako lankidetzako erakundeei 2025erako dirulaguntzak emateko deialdia egitea, gazteek «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programan parte har dezaten.

Baliabide ekonomikoak:

Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa 100.000 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura.

Informazio gehiago erantsitako dokumentazioan: