Izen emateak: elkartasun auzolandegiak Latinoamerikan 2025

HASIERA: urtarrila 1, 2025
BUKAERA: otsaila 14, 2025
NON:
ORDUTEGIA:

Elkartasun-bidaiak/nazioarteko boluntariotza

SETEMek 2025eko udan antolatuko dituen elkartasun auzolandegietan izena emateko epea ireki du. Bertatik bertara ezagutu nahiko zenuke nolakoa den garapenerako lankidetza? Esperientzia honek Guatemala, Kolonbia, edo El Salvadorreko tokiko SETEMen elkarte-kideen eskutik aukera hori eskainiko dizu. Nazioarteko lankidetza proiektuetan dihardugu horiekin.

Elkartasun auzolandegiena datozen uztailean eta/edo abuztuan bidaiatzeko unean 21 urte beteta dituen edonori zuzendutako ekimena da. Bidaiatu ahal izateko, prestaketa-prozesu bat egin behar da aurretik, datorren otsailean hasiko dena.

Eman izena otsailaren 14ra arte esperientzia hau prestatzeko hasierako jardunaldian parte hartzeko.

Begiratu hemen informazio osoa eta animatu!