HASIERA: urtarrila 13, 2025
BUKAERA: urtarrila 20, 2025
NON: Online
ORDUTEGIA:
Urte berriari hasiera emateko, Mundubat Fundaziotik «Giza eskubideen defendatzaileak eta haien babesa» izena duen ikastaroan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizue; Martin Etxea eta Baketik-ekin batera antolatu dugu. Urtarriletik maiatzera bitartean, giza eskubideen aldeko ekintzaileen errealitatera hurbildu ahal izango zara, haien esperientziak zuzenean ezagutu, hainbat testuingurutan aurre egiten dieten arriskuak ulertu, nola lagundu eta haiek babestu.
Doan eman dezakezu izena esteka honetan urtarrilaren 20ra arte. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.
Elkarrekin defenda ditzagun defendatzen dutenak!
Lehenengo online saioa
Urtarrilak 23, 15:30-17:30
Ikastaroaren hastapenak eta defendatzaileen lekukotasunak entzuteko prozesua
Sarrera
Urtarrilak 23 – Otsailak 2. Defendatzaileen eta boluntarioen ezaugarriak
- Nor dira giza eskubideen defendatzaileak?
• Haien zeregina
• Noiz bihurtzen naiz giza eskubideen
defendatzaile?
• Boluntarioen zeregina
1. Modulua
Otsailak 3 – 16. Defendatzaileen errealitatea eta haien babeserako eragina
- Defendatzaileek jasaten dituzten indarkeriak
• Ingurumeneko aktibistak
• Amerika Latinoko errealitatea
• Borrokari aurpegia jartzeko prozesua
• Ekimenak
2. Modulua
Otsailak 17 – Martxoak 2. Generoa, dibertsitatea eta babesa
- Defendatzaileak
• Giza eskubideen emakume defendatzaileak
• LGBTI+ erkidegoaren eskubideen defendatzaileak
• Dibertsitatea eta migrazioa
• Gizontasun-eredu alternatiboak
3. Modulua
Martxoak 3 – 16. Giza segurtasuna, hurbilketa berria
- Segurtasunaren gai konplexua
• Segurtasuna ulertzeko beste modu batzuk: giza segurtasuna
• Era guztietako indarkeriak agerian jartzeko prozesuaren garrantzia
• Giza segurtasunari erantzuteko politika publikoak
• Genero-ikuspegia bermatzea
• Kriminalizazioaren eta indarkeriaren kronifikazioaren fenomenoak
4. Modulua
Martxoak 17 – 29. Lehen sorospen psikosozialak eta entzuteko prozesua
- Zergatik da garrantzitsua prestatzea?
• Nola lagundu eta eman babesa defendatzaileei lan egiten dutenean?: estatukoak ez diren eragileak helburu, gizarte zibila kontuan hartuta
• Haien errealitatea ezagutzea
• Defendatzaileengandik ikastea
• Defendatzaileentzako laguntasuna
• Entzunaldi enpatikoa
Bigarren online saioa. Apirilak 3/ 15:30-17:30
Entzunaldia eta laguntasuna garatzea helburu duen saioa
Hirugarren online saioa. Maitzak 15/ 15:30-17:30
Gizon boluntarioentzako prestakuntza-prozesua:
gizontasun hegemonikoa eta abegirako eredu berriaren bila