Topaketa: Nork armatzen du Israel? Nork finantzatzen du genozidioa?

HASIERA: urtarrila 17, 2025
BUKAERA: urtarrila 17, 2025
NON: Bilbao
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Datorren urtarrilaren 17an, arratsaldeko 19:00etan, Zirika! Herri Gunean (Erronda Kalea 12, Bilbo), «Nork armatzen du Israel? Nork finantzatzen du genozidioa?» topaketa abiatuko da. Bertan, arma-enpresek eta bankuek Gazan gertatzen ari den genozidioan duten erantzukizuna aztertzea du helburu, Israelek gaur egun lurraldearen aurkako erasoaldia hasi eta urtebetera.

Israelen erasoaldia hasi zenetik 15 hilabete bete direnean (41.000 pertsona baino gehiago hil dira), BDZ Bizkaiak, KEM-MOC Bilbaok, SETEMek eta Mundubat gobernuz kanpoko erakundeak Centre Delàs d‘Estudis per la Pau eta «Banka Armatua» Kanpaina gonbidatu dituzte hitzaldi hau egitera, gatazka horri eusten dioten dinamiketan sakontzeko.

Ekitaldian, Centre Delàs d‘Estudis per la Pau erakundeak egindako «La Banca Armada y su corresponsabilidad en el genocidio en Gaza» txostena aurkeztuko da. Bertan, Israelera esportatzen duten arma-enpresak nazioarteko bankuek nola finantzatzen dituzten azaltzen da, Espainiako erakundeak barne, eraso militarren jarraipena ahalbidetuz. Horretarako, Eduardo Aragon Centre Delàs d ‘Estudis per la Pau zentroko ikertzaileak eta txostenaren egileetako batek parte hartuko dute.

Ekitaldi honek aukera ematen du erakundeek gerren eta ejerzitoen sostenguan duten erantzunkidetasunari buruz hausnartzeko, bakea eta justizia lortzen lagunduko duten aukera etikoak argitzeko. Zure zain izango gara!