Hasierako data: 2025 / 01 / 23
Azken eguna: 2025 / 12 / 15
Deitzaile: Arabako Foru Aldundia
Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.
Lehia askeko araubidean dauden irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzendutako diru-laguntzen deialdia, giza eskubideen defendatzaileak Babesteko eta Eraginerako Mekanismoaren (MAP) esparruko ekintzak finantzatzeko. 2025eko ekitaldia.
ZENBATEKOA: 40.000,00 euro. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 8.000,00 euro izango da erakunde bakoitzeko.
EPEA: Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta aurrekontuko esleipena agortu ondoren amaituko da, edo, bestela, 2025eko abenduaren 15a baino lehen.
Behin eta berriz salatzen denez, mundu osoko giza eskubideen defendatzaileen egoera oso kezkagarria da. Haien kontrako mehatxuak askotarikoak dira (fisikoak, psikologikoak, ekonomikoak eta sozialak). Defendatzaile asko estigmatizatu, difamatu eta baztertu egin dituzte. Mehatxuak, jazarpena eta zaintza ere jasan izan dituzte. Beste batzuei eraso egin diete, bortxatu egin dituzte, hil egin dituzte eta desagerrarazi egin dituzte. Ohikoa da, halaber, atxiloketa eta espetxealdi arbitrarioak izatea eta akusazio faltsuen bidez epaitu eta kondenatuak izatea. Era berean, sarritan, beren eskubideak urratzen dituzten lege eta erregelamenduak aplikatzen zaizkie, bereziki adierazpen, elkartze eta zirkulazio askatasunerako eskubidea.
Esparru horretan MAP aurkezten dugu, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren deialdi berria.
Esparru honetako ekintzatzat hartzen dira Arabako lankidetzarekin lotutako esku-hartzeen esparruan giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak babestea eta gauzatzea, indibidualki edo kolektiboki eta modu baketsuan, sustatzen duen pertsona ororen babesarekin eta eraginarekin lotutakoak.
Arreta berezia eskainiko zaie hainbat testuingurutan arrisku berezian dauden defendatzaile-taldeei, besteak beste: ingurumenaren defentsa, lurraren defentsa, garapen-megaproiektuekiko oposizioa, herri indigenak, sexu eta ugalketa eskubideen edo indarkeriaren aurkako defentsa, sexu-orientazioarekin eta genero-identitatearekin lotutako eskubideen defentsa, kazetaritza komunitarioa, lan eskubideak edota salerosketaren biktimen, errefuxiatuen edo okupaziopean daudenen defentsa.
AURKIBIDEA:
- Sarrera.
- 1. artikulua. Dirulaguntza ematearen xedea, baldintzak eta helburua.
- 2. artikulua. Dirulaguntzak emateko araubidea.
- 3. artikulua. Erakunde onuradunak eta kanpoan utzitakoak.
- 4. artikulua. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak: giza eskubideei eta defendatzaileen lanari laguntzea.
- 5. artikulua. Dirulaguntzen aurrekontua, zenbatekoa eta muga.
- 6. artikulua. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
- 7. artikulua. Eskaerak aurkeztea eta agiriak.
- 8. artikulua. Aurkeztu beharreko agiriak.
- 9. artikulua. Prozedura bideratzeko organo eskuduna.
- 10. artikulua. Ebazteko epea.
- 11. artikulua. Dirulaguntza ordaintzea.
- 12. artikulua. Dirulaguntzaren justifikazioa.
- 13. artikulua. Laguntzen bateragarritasuna.
- 14. artikulua. Aldaketak.
- 15. artikulua. Interpretazioa.
- 16. artikulua. Kontrolak.
- Eranskinak.