“Ez da bakerik izango emakumerik gabe” nazioarteko topaketa

HASIERA: otsaila 11, 2025
BUKAERA: otsaila 12, 2025
NON: Bizkaia Aretoa, Oteiza Gela (Bilbo)
ORDUTEGIA: 09:30 - 13:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa, Tailerra/Formakuntza

Bakerako Lankidetza Batzarreatik “Ez da bakerik izango emakumerik gabe” nazioarteko topaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, otsailaren 11n, 09:30etik 13:30era, Bizkaia Aretoko Oteiza Gelan. Bake eraikuntzari buruzko hausnarketa kolektiborako gune bat izango da ikuspegi feminista batetik. Bertan, beren lurraldeetan emakumeen eskubideen alde aktiboki lan egiten duten emakume ezberdinen ahotsak entzungo ditugu: Luz Piedad Caicedo (Corporación Humanas, Kolonbia), Bintou Sidibé Diallo (COSEF, Senegal), Morena Herrera (Colectiva Feminista, El Salvador), Haoua Bonkano (DIKO, Niger) y Marie Lucia Monsheneke (FAMEK, Euskadi).

Topaketa honetan, “Zer da bakea emakumeentzat?” galderaren inguruan hausnartu eta eztabaidatuko da, emakumeek hainbat testuingurutan (krisi humanitarioa, gatazka armatua, gatazka ostekoa, diaspora, erregimen autoritarioa…) bakean bizitzeko aurkitzen dituzten erronkak eta horiei aurre egiteko estrategiak identifikatuz, lurralde desberdinetatik garatuak (Niger, Kolonbia, El Salvador, Senegal eta Euskadi). Era berean, elkarrekin aztertuko da zein den Euskadiko gizarte-eragileen papera emakumeen eskubideen defentsan eta bake eraikuntzan, maila lokal-globalean.

Jardueran parte hartzea irekia eta doakoa da edukiera bete arte, eta gomendagarria da izena ematea hurrengo estekan, https://forms.gle/qNzYQSTcgeVosGwQ8 edo blb@acppasamblea.org helbidera mezu bat idatziz.

Edozein zalantza izanez gero, blb@acppasamblea.org helbide elektronikora idatz dezakezu edo 679 12 60 93 / 660 10 32 47 zenbakietara deitu.

Parte hartzera eta jarduera zabaltzera gonbidatzen zaituztegu interesa izan dezaketenekin. Eskerrik asko!