Jardunaldia: «Gaza: Giza Eskubideetatik begirada bat»

HASIERA: urtarrila 30, 2025
BUKAERA: urtarrila 30, 2025
NON: Gipuzkoako Foru Aldundia - Gunea aretoa - Gipuzkoa plaza (Donostia)
ORDUTEGIA: 18:00-20:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzaldi berezia antolatu du giza eskubideen ikuspegitik Gazako egoerari buruz hausnartzeko. Gaza: Giza Eskubideetatik begirada bat izenburupean, ekitaldia datorren ostegunean, urtarrilaren 30ean, izango da, 18:00etatik 20:00etara, foru jauregiko Gunea aretoan.

Eider Mendoza Larrañaga Gipuzkoako ahaldun nagusiak irekiko du jardunaldia, eta ikasketa arabiar eta islamikoen arloko hiru aditu nabarmenek hartuko dute parte: Ignacio Alvarez-Ossorio Alvariño, Gazako egoera nazioarteko pasibotasunaren aurrean Nakba (palestinar exodo) berri bat balitz bezala aztertuko du; Amaia Goenaga Sanchez, Libanok Palestinaren eta Israelen arteko gatazkaren esparruan duen papera aztertuko du eta Barbara Ruiz Balzola, UNRWAk humanitarismoaren krisiaren aurrean egindako lana azalduko du.

Jardunaldira sartzea librea da, baina aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, aniztasuna@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat bidaliz.

«Gaur inoiz baino gehiago, funtsezkoa da Palestinako herriari elkartasuna adieraztea, egoera humanitario kritiko baten ondorioz muturreko sufrimendua pairatzen ari baita. Gipuzkoatik, itxaropen eta babes mezu bat bidali nahi dugu, eta gogorarazi nahi dugu giza eskubideen defentsa guztion erantzukizuna dela», nabarmendu du foru bozeramaile Irune Berasaluzek. Halaber, azpimarratu du beharrezkoa dela «bakea eta justizia sustatzen jarraitzea nazioarteko komunitatearen premiazko arreta behar duen eskualde batean».