Anesvad Sariak X. edizioa

HASIERA: urtarrila 27, 2025
BUKAERA: otsaila 26, 2025
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

Anesvad Sariak bueltan dira, eta aurten zenbaki biribilarekin: hamar urte beteko ditugu. Edizio berri honetan, Saharaz hegoaldeko Afrikako lekurik ahaztuenetan osasuna eskubide eta ez pribilegio izateko lan egiten duten pertsonak eta erakundeak aintzatesten jarraitu nahi dugu, batez ere artatu gabeko gaixotasun tropikalei aurre egiten dietenak. Aurten lau kategoriatan parte hartu ahal izango duzue:

  • Arretarik Gabeko Larruazaleko Gaixotasun Tropikalen (ETD – MC) tratamendurako saria: 20.000 €
  • Arretarik Gabeko Larruazaleko Gaixotasun Tropikalak (ETD – MC) prebenitzeko ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko determinatzaileetan izandako inpaktuari saria: 20.000 €
  • Osasuna eta Garapena interkonexioari buruzko pentsamendu kritikoa suspertzeko sari: 20.000 €
  • Bizitza profesional osoari saria: 20.000 €

Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 26ra arte izango da zabalik. Bidali zure proposamena! Kontsultatu lehiaketaren oinarriak eta, zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan premios@anesvad.org emailean.