Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea

HASIERA: urtarrila 31, 2025
BUKAERA: martxoa 7, 2025
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

2025ko apirilaren 4tik 11ra bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 22. edizioaren baitan, Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango du Gazte Epaimahaiak, eta 18 eta 30 urte arteko 150 bat gaztek osatuko dute.

Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman behar da. Epea martxoaren 7ra arte irekita dago. Behar izatekotan, zozketa egingo dugu martxoaren 11n.

Aurreko urteetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera emango du. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Ikus-entzunezko graduko Mondragon Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte. Gainera, epaimahaikide lana egingo duten gazteek Zinemaldiko programazio osoa doan ikusteko aukera izango dute.

Parte hartzen dutenek, derrigorrez, Victoria Eugenia Antzokira joan beharko dute apirilaren 3an, film laburrak ikusteko saiora. Horretaz gain, Zinemaldian zehar, 19:00etako saioen %80ra joan beharko dute gutxienez.

Film labur onenak 3.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izango ditu.