Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia

HASIERA: apirila 4, 2025
BUKAERA: apirila 11, 2025
NON: Teatro Victoria Eugenia y Teatro Principal (Donostia)
ORDUTEGIA: Por definir

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia 2025eko apirilaren 4tik 11ra bitartean egingo da Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatuta, eta hainbat erakunderen laguntza eta partaidetzarekin, horien artean Euskadiko GGKEen Koordinakundea.

Zinemaldiak Donostian inoiz proiektatu ez diren gai sozialetako filmen hautaketa bat eskaintzen du, batzuk nazioarteko jaialdietakoak, bai eta beste jarduera paralelo batzuk ere, hala nola erakusketak eta solasaldiak.

Jaialdiaren helburuetako bat giza eskubideen urraketen aurrean herritarren kontzientzia kritikoa piztea da, bai eta pertsonek gizartea eraldatzeko jardun dezaten bultzatzea ere.

Erlazionatutako beste deialdi batzuk: