HASIERA: otsaila 11, 2025
BUKAERA: martxoa 14, 2025
NON: Registro General del Ayuntamiento de Bilbao
ORDUTEGIA:

Bilboko Udalak Bilbao Balioen Hiria Sarien VII. ediziorako proposamenak aurkezteko epea ireki du:
- Ekimenak proposatzeko epea martxoaren 14an amaituko da, eta proposamenak Udaleko Erregistro Orokorraren bidez baino ezin izango dira aurkeztu.
- Proposamenak dauden lau kategorietako batean kokatu beharko dira: irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak; Bilboko ikastetxeak; sektore pribatuko enpresak, merkataritzako saltokiak, ostalaritza, elkargo profesionalak edo antzeko beste batzuk, eta unibertsitateak (iaztik bezala).
Bilboko Udalak Bilbao Balioen Hiria Sarien VII. ediziorako proposamenak aurkezteko epea ireki du. Epea martxoaren 14ra arte egongo da zabalik. Deialdi honen xedea da ezagutza publikoa agertzea Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen edo garatzen dituzten ekimenei, gauzatu direnei edo gauzatzen ari direnei auzoetan, barrutietan edo urian.
Proposamenak Udalaren Erregistro Orokorraren bidez baino ezin izango dira aurkeztu, egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, eta dauden 4 kategorietako batean kokatu beharko dira: irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak; Bilboko ikastetxeak; sektore pribatuko enpresak, merkataritzako saltokiak, ostalaritza, elkargo profesionalak edo antzeko beste batzuk, eta unibertsitateak.
Betekizun nagusietako bat da proiektu guztiek izan behar dutela zerikusia Bilboko Balioen Agiriak jasotzen dituen 17 balioetakoren bat edo batzuk garatzearekin. Izan ere, sariketara aurkezteko, erakundeek, ikastetxeek, enpresek eta bestelakoek Bilboko Balioen Agiriari atxikita egon behako dute eskabidea aurkezten den egunean.
Aurkeztutako proiektuaren lurralde-eremua Bilbo izango da. Gainera, proiektu guztiek eginda edo gauzatzen egon beharko dute, eta ezingo dira mugatu eguneroko jarduera deskribatzera; ekintza zehatzak aipatu behar dituzte. Proiektu guztiek genero-ikuspegia ere txertatu beharko dute, eta hizkera ez-sexista erabili.
Nahitaezko dokumentuak aurkeztea errazagoa izan dadin, eskabide-eredu bat prestatu dugu, eta www.bilbao.eus webgunean dago eskura.
Epaimahaiak epaia emandakoan, saria emateko proposamena aurkeztuko zaio Gobernu Batzarrari. Epaia 2025. urteko lehen seihilekoan sarietan parte hartu dutenei jakinaraziko zaie, eta sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira. Hiru sari emango dira, eta haietako bakoitza 3.300 eurokoa izango da.
BILBAO BALIOEN HIRIA
Bilbao Balioen Hiria sariak Bilbao Balioen Hiria proiektuaren barruan datoz. Sariketa parte-hartze bidezko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua, baina, hasiera-hasieratik, herritarren elkarlanarekin eraikia eta garatua. Bilbao Balioen Hiria proiektuaren helburua uria ezaguna eta aitortua izatea da, ez bakarrik ekonomia eta hiria biziberritzeko, berreskuratzeko eta eraldatzeko egindako prozesu garrantzitsuagatik, baita dituen balioengatik ere.
Helburua gune bat sortzea da, erakundeen, era guztietako entitateen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisiak egiteko, hitz egiteko, hausnartzeko eta lankidetzan aritzeko. Nahi duen pertsona edo erakunde orok egin dezake bat Bilboko Balioen Agiriarekin, eta, horretarako, nahikoa da Udalaren webgunean (www.bilbao.eus) eta Bilbao Balioen Hiriaren webgunean eskuragarri dagoen online inprimaki sinple bat betetzea.