Praktikak administrazio eta kudeaketa ikasleentzat

Praktikak administrazio eta kudeaketa ikasleentzat

Kargua: Praktikak administrazio eta kudeaketa ikasleentzat

Deitzaile: Txurdinaga LHII

Aurkezteko epea: 28/02/25

Txurdinaga LHII ikastetxeko administrazio eta kudeaketa saila lehen mailako ikasleen praktikak egiteko enpresak edo erakundeak bilatzen ari da, honako gradu hauetan:

  • Zuzendaritza laguntzeko goi-mailako gradua.
  • Administrazio eta finantzetako goi-mailako gradua.
  • Administrazio kudeaketako erdi-mailako gradua.

Praktiketako ikasleek administrazioarekin lotutako zereginak egin ditzakete, baita komunikazio lanak ere. Gainera, besteak beste, maila aurreratua dute Excel programaren erabileran.

Praktikak hiru astez egingo lirateke, maiatzean, ikasleen prestakuntzarako ezinbesteko elementu gisa. Ikasle horien prestakuntzan lagundu nahi duten enpresa edo erakundeek ez lukete inolako kosturik beren gain hartuko, Eusko Jaurlaritza arduratzen baita Gizarte Segurantzan alta emateaz.

  • Praktiken aldia: 2025eko apirilaren 30etik maiatzaren 23ra.
  • Lan orduak: 8 ordu egunean, 16 egunez. Guztira, 128 ordu. Adingabeak izanez gero, egunean 7 ordu egin beharko dituzte; hau da, 112 ordu guztira.

Historikoki bigarren mailako ikasleek egiten zituzten praktikei lehen mailako ikasleen praktikaldi labur bat gehitu zaie orain, lan munduan lehen aldiz murgiltzeko asmoz. Txurdinaga ikastetxearen arabera, pertsona bat prestatzeko nahikoa ez bada ere, ikasleentzat oso garrantzitsua da lan munduarekin lehen harremana izatea.

Interesa duten GGKEak Irati Cifuentes Axpe irakasle eta praktiken arduradunarekin harremanetan jar daitezke irati.c@fptxurdinaga.com helbide elektronikoan.