Hernaniko Kulturarteko Plaza Feminista (2025eko otsaila)

HASIERA: otsaila 13, 2025
BUKAERA: martxoa 28, 2025
NON: Hernani (Gipuzkoa)
ORDUTEGIA:

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Tailerra/Formakuntza

Otsailean, Emakumeen Jabetzeko Eskolako ikastaroak hasiko dira Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan.

  • Otsailaren 13an, 20an eta 27an, ikastaroa: Lur gainean eta itzal azpian daudenen garrantzia – Nekazari emakumeak argitara
  • Martxoak 5, asteazkena, 17:00etan: bisita Perrapa baserrira eta mokadu jatea

Horrez gain, Uxue eta Miren Bereziartua ahizpek iazko kultur sorkuntzako bekarekin sortu zuten Gure herriko señorak erakusketa ere ikusgai izango da otsailaren 17tik martxoaren 28ra. Herriko 17 emakumeren bizipenak jasotzen dituen disziplina arteko lana da: ilustrazioa, bideoa eta soinua. Erakusketaren inaugurazioa otsailaren 21ean izango da, 18:00etan.

Otsailaren 26an, Mireia Vehi soziologo kataluiniarraren Arrazakeria eta kulturartekotasuna: gogoeta partekatuak hitzaldia izango da (espainieraz), 18:00etan.