Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna: mobilizazioak

HASIERA: martxoa 8, 2025
BUKAERA: martxoa 8, 2025
NON: Donostia, Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta Baiona
ORDUTEGIA:

Mobilizazioa

Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak lelopean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak deitu ditu euskal hiriburuetan Martxoaren 8rako (larunbata), Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira:

  • Donostia: 12:30ean Antiguoko Tuneletik
  • Gasteiz: 12:30ean San Anton plazatik
  • Bilbo: 18:00etan Jesusen Bihotzetik
  • Iruñea: 13:00etan Antoniutti Parketik
  • Baiona: 17:00etan Geltokitik

Euskadiko GGKEen Koordinakundetik, mobilizazioekin bat egingo dugu eta horietan modu aktiboan parte hartzera deitzen dugu.