Eragin politiko eta sozialerako tailer praktikoa

HASIERA: martxoa 11, 2025
BUKAERA: martxoa 26, 2025
NON: Martxoak 11: online (Meet) / Martxoak 26: aurrez aurrekoa (Bilbo)
ORDUTEGIA: Martxoak 11: 17:00-19:00 / Martxoak 26: 16:00-20:30

Tailerra/Formakuntza

2025ean intzidentzia politiko eraginkorreko proiektu bat diseinatuz, eragin politiko eta sozialeko proiektuak egiteko tailer praktiko bat da, Proyde-Proega, SAL, Misiones Salesianas eta Itaka Escolapiosek elkarrekin sustatutakoa. Ekimen irekia eta plurala da, gizartea eraldatzeko beste batzuekin batera hausnartzeko, partekatzeko eta jarduteko.

2019az geroztik, REDESek (Garapen Solidariorako Erakundeen Sarea) eragin politiko eta sozialari buruzko oinarrizko prestakuntza bultzatzen du, bere erakunde bazkideek eta ingurukoek eragin politikoko (IP) eta gizarte mobilizazioko ekintzak sustatzeko gaitasuna izan dezaten. Denbora horretan, sarearen barruko zein kanpoko 35 erakundetako 150 pertsona baino gehiago prestatu ditugu, hainbat modalitatetan.

Erakundeen eta GGKEen presentzia indartu nahi dugu pobreziaren kausen aurkako borrokan, egitura bidegabeen eraldaketan eta herritar trebatu eta konprometituen sustapenean.

Doako tailer praktiko erdi-presentzial bat eskaintzen dugu, 10 ordukoa, elkarrekin hausnartzeko eta gizarte mobilizaziorako oinarrizko proiektu edo estrategia bat egiten ikasteko, erakunde bakoitzaren jarduera-eremura egokitu ahal izateko. Hezitzaile espezialista batek gidatuko du formakuntza: Jorge Castañeda.

Tailerraren edukiak

REDESen Eragin Politikorako Esparru Dokumentutik abiatuko gara, kanpaina edo mobilizazio bat nola sortzen den azaltzen duen oinarrizko sarrera batekin lagunduta. Aldatu nahi dugun egoera bidegabe bat identifikatuko dugu, eta proiektuaren askotariko faseei erantzungo diegu: zer pertsonak edo erakundek esku hartzen duten egoera horretan, bakoitzak zer interes dituen, zer alderdi zehatz eraldatu nahi dugun, zer baliabide behar ditugun, zer egutegi jarraituko dugun, nola ebaluatuko dugun eraldaketa gertatzen ari ote den…

Tailerraren emaitza gisa, sortutako proiektuaren laburpen-fitxa bat sortuko dugu, aurreko edizioetan landutako proiektuen liburutegiaren parte izan dadin.