Elkarteentzako ikastaroak: argazki eta bideo edizioa, intersekzionalitatea, barne komunikazioa eta kontabilitatea

HASIERA: martxoa 11, 2025
BUKAERA: apirila 10, 2025
NON: Donostiako udaletxea (Ijentea kalea, 1)
ORDUTEGIA: 18:00-20:00

Tailerra/Formakuntza

Irabazi asmorik gabeko elkarteetako kideek Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatutako urteko lehen ikastaroetan izena emateko epea ireki du Donostiako Udalak: argazki eta bideo edizioa mugikorrarekin, interskzionalitatea, barne komunikazioa eta kontabilitatea, besteak beste.

Doako ikastaro hauen helburua Donostiako elkarte-sarea indartzea da, eta saioak elkarteentzat baliagarriak izan daitezela, bai erakundeen kudeaketarekin lotutako alderdietan, bai haien proiektu eta ekimenen garapenean. Ikastaro horiek pH Gunea-ren baitan kokatzen dira, Donostiako partaidetzaren kualitatea hobetzeko bideak proposatzen dituen proiektua.

Hauek dira antolatutako ikastaroak:

  • ARGAZKIEN EDIZIOA MUGIKORRAREKIN:
    • Snapseed
    • TaPunturen eskutik
    • GAZTELERAZ
    • Datak: Martxoak 11 eta 18
    • Iraupena: 4 ordu, 18:00-20:00
    • Ikastaroaren deskribapena: Ohiko bihurtu da Interneten dauden irudiak erabiltzea edo guk geuk mugikorrekin argazkiak ateratzea: hauen erabilera publikoak baditu muga eta baldintzak, baina hauek ezagutu ezkero elkarteek irudiak sortu, editatu eta zabaltzeko aukera handiak dituzte. Saio honetan irudien erabilera legalari buruzko zertzeladak emango dira, eta irudi banku nagusiak aipatuko dira. Norbere mugikorrarekin argazkiak ateratzeko gako batzuk eskainiko dira eta Snapseed bidez oinarrizko argazki-edizioa landuko da.
  • GURE BARNE KOMUNIKAZIOA HOBETUZ:
    • Haragoren eskutik
    • GAZTELERAZ
    • Datak: Martxoak 19 eta 26
    • Iraupena: 4 ordu, 18:00-20:00
    • Ikastaroaren deskribapena: Egiten dugun lanaren arrakastaren zati handi bat gure elkarrizketen kalitatearekin lotuta dago: gauzak elkarri nola esaten dizkiogun, isiluneak gainditzea eta hitz egiten ez ditugun gaiei heltzea… eta abar. Prestakuntza honetan, elkarteetan barne-komunikazio ona izateak duen garrantziaz jabetzeaz gain, eraginkorragoak eta arrakastatsuagoak izateko gakoak landuko ditugu. Elkarrizketarako eta feedbacka eman eta jasotzeko gaitasuna garatzea inbertsio ona da elkarteetako tentsioak eta gatazkak prebenitzeko eta murrizteko eta, horrela, erakundeen osasuna hobetzeko. Prestakuntza horretan, parte-hartzaile bakoitzak bere harreman-etiloa ezagutzeko aukera izango du, Bridge ereduan oinarrituta, eta txosten pertsonalizatu bat izango du, egunerokoan erabiltzeko laguntza gisa.
  • BIDEOAK MUGIKORRAREKIN EDITATZEN:
    • Capcut
    • TaPunturen eskutik
    • EUSKARAZ
    • Data: martxoak 31 eta apirilak 7
    • Iraupena: 4 ordu, 18:00-20:00
    • Ikastaroaren deskribapena: Bideoen bidez elkarteen berri eman edo ekintzak zabaltzeko aukerak anitzak dira. Saio honetan bideogintzako joera nagusiak eta bideo biralen egitura aztertuko da. Capcut aplikazioarekin bideoak mugikorrarekin atera eta oinarrizko edizio gakoak eskainiko dira.
  • INTERSEKZIONALITATEA:
    • Errotiken eskutik
    • GAZTELERAZ
    • Datak: Apirilak 2 eta 9
    • Iraupena: 4 ordu, 18:00-20:00
    • Ikastaroaren deskribapena: Ikastaro honen bidez hausnarketarako gune bat ireki nahi dugu ikuspegi intersekzionala hizpide hartuta eta elkartegintzaren eremuan ezartzeko aukerei buruz. Kontzeptuak eta oinarri teorikoak azalduko dira, eta desberdintasunak eta askotariko elkarguneak aztertu (sexu-orientazioa, genero-identitatea, desgaitasuna, jatorria, adina, maila ekonomikoa…). Ikuspegi hori aplikatzeko tresnak eta estrategiak ere partekatuko dira.
  • ELKARTEEN OINARRIZKO KONTABILITATE KUDEAKETA:
    • Impact Hub-en eskutik
    • GAZTELERAZ
    • Datak: Apirilak 3 eta 10
    • Iraupena: 4 ordu, 18:00-20:00
    • Ikastaroaren deskribapena: Kontabilitate eta eragiketa kontzeptu oinarrizkoak azalduko dira, elkarte bakoitzaren jardueraren araberako kontuak eramateko aukera ezberdinak aztertuko dira, kontabilitate-irizpideak zein izan daitezkeen, kontuan hartu beharreko zerga-alderdiak, gastuen eta diru-sarreren periodifikazioa… eta, kasu praktiko baten bidez, irabazi-asmorik gabeko elkarteen kontabilitate-kudeaketa arrunta landuko da.
Ikastaroen ezaugarri orokorrak
  • Saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1).
  • Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Ikastaroren batean izen-emate nahikorik jasoko ez balitz, bertan behera gelditu liteke.