“Ausencias en Rojo” erakusketa: indarkeria matxistaren biktimei omenaldia

HASIERA: martxoa 5, 2025
BUKAERA: martxoa 15, 2025
NON: Zumaiako Emakumeon Etxea - San Telmo Kalea, 19 (Zumaia)
ORDUTEGIA: Inaugurazioa: 18:00 / Erakusketa: martoxaren 15era arte, Zumaiako Emakumeen Etxearen ohiko ordutegia

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa
Cartel Exposición Ausencias en Rojo

Haurralde Fundazioak, Malen Etxearekin lankidetzan eta Fondo Calalaren babesarekin, “Ausencias en Rojo” erakusketa aurkeztu du, indarkeria matxistari eta horrek gure gizartean duen eraginari buruzko hausnarketara gonbidatzen duen erakusketa.

Erakusketak 55 soineko gorri inguru biltzen ditu, 2024an genero-indarkeriaren ondorioz eraildako emakumeak irudikatzen dituztenak. Jantzi bakoitza absentziaren sinboloa da, haien izenak eta bizitzak gogoratzeko modu bat, eta egiturazko indarkeria hori desagerrarazteko premia ikusarazteko modu bat.

Arteak eta aktibismoak bat egiten dute oroimenaren eta erresistentziaren espazio honetan, herritarrengan sentsibilizazioa eta kontzientzia sortzeko helburuarekin.

Inaugurazio ofiziala martxoaren 5ean izango da, 18:00etan, aldarrikapen horrekin bat egin nahi duten guztiei irekitako ekitaldi batean. Bertaratzen direnak gorriz janztera animatzen ditugu, babesa eta elkartasuna adierazteko.

Haurralde Fundaziotik gizartea gonbidatzen dugu erakusketa honetan parte hartzera eta indarkeria matxistaren aurka ahotsa altxatzen jarraitzera. Elkarrekin, memoria eta erresistentzia eraikitzen jarraitzen dugu.