Zineforuma: «Libertad», Clara Roquet

HASIERA: martxoa 11, 2025
BUKAERA: martxoa 11, 2025
NON: Salón el Carmen (Plaza Indautxu), Bilbao
ORDUTEGIA: 19:45

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Mugarik Gabeko Ekonomilariak elkarteak Clara Roquetek zuzendutako Libertad filmaren proiekzioa antolatu du martxoaren 11rako, 19:45ean, El Carmen Aretoan (Indautxu Plaza), Cineclub FAS eta Ekonomisten Euskal Elkargoarekin lankidetzan.

Sarrera doakoa da, baina esteka honetan izena ematea beharrezkoa da.

Jarduera hau genero-berdintasuna sustatzeko ekimenen barruan kokatzen da.

Libertad filmak klase eta botere dinamikak ikuspegi intersekzional batetik jorratzen dituen istorio bat islatzen du, bi gazteren arteko harremanaren bidez begirada sakon eta konplexu bat aurkeztuz.

Proiekzioaren ondoren, elkarrizketarako gune bat irekiko da, obrak planteatzen dituen gaiak eta mezuak aztertzeko solasaldi eta eztabaida baten bidez.

Zure zain izango gara datorren asteartean, martxoak 11, 19:45ean, FAS Zine-Klubean (El Carmen Aretoa, Indautxu Plaza, Bilbo).