HASIERA: martxoa 11, 2025
BUKAERA: martxoa 11, 2025
NON: online
ORDUTEGIA: 17:00

«Politika publikoak LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeria sinbolikorik gabeko gizarte baten alde» web-mintegian Honduras eta Bizkaiako adituekin solastuko gara eta indarkeria sinbolikoari aurre egiteko eta gizarte anitz eta justuagoa sustatzeko politiken inguruan eztabaidatuko dugu.
Hizlariak:
🔹 Javier Carrington – Hondurasko Gizarte Garapenerako Idazkaritzaren Inklusio Politiken Unitateko Koordinatzailea
🔹 Sergitz Moreno – LGTBIQA+ Eskubideen Arduraduna Sumar Mugimenduan. Euskadirako LGTBI+ Lege Integrala egitea proposatzen du
Eguna: Asteartea, 2025eko martxoak 11
Ordua: 17:00 Bizkaia / 10:00 Honduras
Non: Online, Zoom bidez
Karteleko QR kodea eskaneatu eta klikatu esteka https://us06web.zoom.us/j/81602904801?pwd=I47wNKmzRS9VlbYi3tE5haiDnyJKyb.1
Bileraren IDa: 816 0290 4801
Sarbide kodea: 613942
Konektatu eta parte hartu, espazio irekia da eta elkarrizketa aberastuko duten galderak egiteko eta iritziak emateko aukera egongo da.
Hau 9 webinarioetan lehenengoa izango da. Web-mintegi denen gaia emakumeen eta batez ere sexu eta genero aniztasunaren aurkako indarkeria sinbolikoa izango da, eta mintegi bakoitzean esparru jakin batean aritzen diren pertsonei emango diegu ahotsa: administrazio publikoa, militantzia politikoa, osasun langileak, komunikabideak… Elkarrizketak Honduras eta Bizkaiaren artekoak direnez, gaztelera erabiliko da hizkuntza nagusi bezala, baina nahi duenak euskara ere erabili ahalko du.
Webinarioak medicusmundi Bizkaia elkartearen “FRENTE A LA VIOLENCIA SIMBÓLICA, MÁS COMUNIDAD: NOSOTRAS, NOSOTROS, NOSOTRES. La violencia simbólica, la violencia más sutil” deritzan proiektu zabalago baten parte dira eta proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du.
Gehiago jakin nahi baduzu eta gainerako ekintzetan parte hartu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke (educa.bizkaia@medicusmundi.es / 688717051).