Komunikazioa

Mikel Sáenz de Buruaga González | Euskadiko GGKE-en Koordinakundea

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, baina dakien gehiena ostean ikasi zuen. Hainbat komunikabidetan aritu da kazetari eta teknikari gisa, eta gizarte zein gazte mugimendu ugariren komunikazio lanetan parte hartu du. Ikus-entzunezkoetara oso lotuta, beti izan du gizarte eraldaketarako ikuspegia.

Komunikazio arloaz arduratzen da. Gure mezuak komunikabideei eta jendarteari helarazteaz gain, bere kezkarik handienetako bat da ideia eta komunikazio tresna berriak etengabe bilatzea, komunitatea zabaltzeko eta harekin hobeto konektatzeko. Beti prest dago ez dakienari buruz (des)ikasteko, menderatzen ez duen horretan sakontzeko, eta ekarpena egiteko, laguntzeko eta elkarlanean aritzeko, hala egin dezakeela uste duen tokietan.