Lankidetza eta garapenari buruzko masterrak (aurrez izena eman)

HASIERA: martxoa 21, 2025
BUKAERA: maiatza 30, 2025
NON: Bilbao
ORDUTEGIA: 16:00-19:00

Beste bat, Tailerra/Formakuntza

Martxoaren 3ean Garapena eta Nazioarteko Lankidetzako eta Másteres sobre cooperación y desarrollo (Preinscripción)Globalizazio eta Garapena master ofizialetan aurrez izena emateko epea hasi zen. Hegoa Institutuak eta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko Sailak koordinatzen dituzte masterrak. Maiatzaren 22an irekiko da, gainera, Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emantzipatzailea online masterrean izena emateko epea.

Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Unibertsitate Masterra garapenerako nazioarteko lankidetzan espezializatutako langileak prestatzera bideratuta dago batez ere. Oinarrizko erreferentziatzat ekitatea, pobreziaren aurkako borroka, giza garapena eta iraunkortasuna ditu. Master honek, gainera, Latinoamerikan, Afrikan, Asian edo Europan garapenerako lankidetza-proiektu batean derrigorrezko praktikak barne hartzen ditu.

Globalizazio eta Garapena Unibertsitate Masterra espezializazio akademikora eta ikertzaileen prestakuntzara zuzenduta dago, globalizazioaren eta garapen-prozesuen fenomenoei dagokionez. Diziplinartekoa da, eta Garapenari buruzko Ikasketen (Development Studies) tradizioan kokatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan curriculumetik kanpoko praktikak egiteko aukera barne hartzen du.

Bi titulu ofizial horiez gain, Hegoak eta UPV/EHUk Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emanzipatzailea Etengabeko Prestakuntzako Masterra koordinatzen dute. Berezko titulua da, campus birtualaren bidez ematen dena, eta garapen kritikorako lankidetza bultzatzen duten pertsonak prestatzea du helburu, justizia soziala eta hezkuntza emantzipatzailea sustatzeko gai diren subjektu politikoak indartuz.

2025/2026 ikasturteko master ofizialetarako aurreinskripzioa, onarpena eta plaza erreserbatzea UPV/EHUren webgunearen bidez egiten da.

Hiru masterrek eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntza ekonomikoa dute.


Informazio gehiago:

June Oribe Iriondo
Prestakuntza eta Irakaskuntza Arloa – Instituto Hegoa
june_oribe001@ehu.eus  / 946 01 70 47

Kontsultatu hemen Hegoaren master eskaintza osoa.