Garapenerako lankidetza programak garatzen dituzten GKEentzako diru-laguntzak

Hasierako data: 2025 / 03 / 24
Azken eguna: 2025 / 05 / 6

Deitzaile: Arrasateko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Oinarri-arau espezifikoak, zeintzuk arauak ezartzen dituzten dirulaguntzak emateko Gobernu Kanpoko Erakundeei (GKE), 2025ean garapenerako lankidetza programak egiten badituzte.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.

Onuradunak

Arrasateko Udalak dirulaguntza eman ahal izango die hauei:

Gobernu Kanpoko Erakundeei, irabazi asmorik gabeak, baldin eta erakundeon jarduerek bat egiten badute deialdi honen xedearekin, eta egoitza Arrasaten badute edo/eta Arrasaten jarduten badute:

  • Urteko aurrekontuaren % 60 egoitza Arrasaten duten eta/edo jarduera Arrasaten garatzen duten GKEentzat izango da.
  • Aurrekontuaren % 40 egoitza nahitaez Arrasaten ez duten eta/edo jarduera Arrasaten garatzen duten GKEetara bideratu ahal izango da.
Helburua

Programa honen xedea da dirulaguntzak ematea gobernuz kanpoko erakundeei, garapenerako lankidetza programak gauzatzeko, garapen bidean dauden nazioarteko biztanleen egoera sozioekonomikoak hobetze aldera.

Oinarri arautzaileak

Arrasateko Alkateak, 2025eko martxoaren 7ko dekretu bidez, dirulaguntzen oinarri orokorrak eta dirulaguntzen oinarri zehatzak onartu zituen.

Pertsona interesdunek Udalaren web orrian aurkituko dute informazio xehatua.

Zenbatekoa

Laguntzen zenbatekoa, deitu direnak programa honen bidez, 70.000 eurokoa da, eta finantzatuko da «1.0400.481.230.20.00 – Dirulaguntzak GKEentzat» kontu sailaren kontura.

Eskabideak aurkezteko epea eta modua

Dirulaguntza eskabideak aurkeztu ahalko dira:

  • Aurrez aurre BAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), pertsona fisikoentzako aukerakoa.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako moduetan.

Oro har –beste epe batzuk jarrita dituzten laguntza programen salbuespenarekin– hogeita hamar laneguneko epean aurkeztu behar dira eskabideak, deialdi bakoitza Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Arrasate, 2025eko martxoaren 7a.

Maider Morras Azpiazu, alkatea.