- Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du Europa berrarmatzearen eta gerraren aurkako manifestua sinatu duten 800 erakunde eta 17.000 pertsona baino gehiagorekin.
- Manifestuak bakea eskatzen du areagotzen ari den belizismoaren eta gastu militarraren aurrean.
«Ez dugu nahi, eta ezin dugu onartu, Europa eta AEB gobernatzen dituzten elite belizistek hala erabaki dutelako, gerrarako tanke, fusil, ehiza-hegazkin eta misilak erosteko erabiltzea gure ospitale publikoetako, eskoletako eta unibertsitate publikoetarako beharrezkoa den dirua. Ez dugu nahi eta ezin dugu onartu dirua kentzea mendekotasuna artatzeko gure sistemari; diruz ez hornitzea zailtasun-uneetarako babeseko eta gizarte-estaldurako politikak; edo klima-aldaketaren aurkako borrokarako, indarkeria matxistarako, arrazakeriarako, larrialdietatik babesteko edo lankidetzarako dirua murriztea».
Ba al dago inor, Europan edo munduko beste edozein tokitan, maite dituen pertsonak balizko mehatxu batetik defendatu nahi ez dituenik? Indarkeriaren itzal ikaragarria bere eta bere ingurukoen bizitzetatik bortxakeriatik urrun nahi duenik? Amets egiten ez duenik bere seme-alabak, bere lagun eta ingurukoen seme-alabak bakean bizi ahal izateko etorkizunarekin, pertsona gisa garatzea, lan duinak izatea, bizigarri den planeta batean, buru gainean sabai batekin , kulturaz edo gizarte-harreman aberasgarri eta eraikitzaileez gozatuz eta indarkeriarik gabeko bizitzak bizitzen?
Europaren berrarmatzeak ez du bakea ekarriko, ez du distentsioa ekarriko, gerrara gehiago hurbilduko gaitu, ordea
Herritarrek kalitatezko osasun eta hezkuntza publikoak pertsona guztientzat bermatzen duen segurtasuna behar dute. Gazteek bizitzeko etxe bat behar dute. Gure adinekoek ez dute beren pentsioa arriskuan ikusi nahi, eta batez ere, ez dugu nahi gure seme-alabek eta bilobek gerraren izua ezagutzerik nahi.
Zehazki, zertan laguntzen dio etorkizun baketsu horri Europako gobernuek, herritarren eztabaidarik gabe, gardentasunik eta xehetasunik gabe, eta presaz, onartu nahi duten gastu militarraren igoera neurrigabeak? Milaka milioi horietatik, zein da hezkuntza, osasuna, etxebizitzaren egoera latza, prekarietatea kultura, ingurumen-oreka edo nazioarteko elkartasuna hobetzeko helburua duen kopurua? Eraso-mehatxuen aurrean, ez al litzateke beharrezkoa izango ahalegin politiko eta diplomatiko handiagotan inbertitzea edota oraindik aztertu gabeko elkarrizketa-bideak bilatzea?
Nahia hau, bakea eta justizia soziala defendatzea, alegia; inozoa, sinplista edo xaloa al da? Agian argiagoa, landuagoa eta helduagoa al da sinestea gerra-haizeek, hizkera belizistak eta armen aldeko apustuak etorkizun hobea ekarriko dutela?
Iraganean herritarrek nahikoa erakutsi dute bakearekiko eta politika antibelizistekiko konpromisoa
Ez! Gerra giroak ez gaitu etsipenera eramango. Europaren berrarmatzeak ez du bakea ekarriko, ez du distentsioa ekarriko, gerrara gehiago hurbilduko gaitu, ordea. Gainera, testuinguru militaristek atzerapausoak dakartzate eskubide, askatasun eta gizarte-politiketan; gizartean beldurra eta alarma eraginez. Giro hori ezinhobea izan ohi da errepresio- eta autoritarismo-mekanismoak normalizatzeko, jada hainbat lekutan ikusten ari garen bezala.
Kezkatzen gaitu estrategia horrek Errusiarekin gerra luzea eragiteak, jakin badakigu-eta, ez dela Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa, askatasuna eta giza eskubideak defendatzeko edo ahulenak babesteko sustatzen. Hala balitz, Netanyahuren eta Putinen aurrean jarrera bera izango litzateke. Israel Gazan eta Zisjordanian genozidioa sustatzen ari da, Europaren isiltasun edo, are okerrago dena , babespea: izan ere edozein salaketak jazarpena jasaten ari da; Europak argi eta garbi birdefinitu behar ditu bere balio komunak eta ez erabili defentsa berrarmatzeko aitzakia gisa.
Iraganean herritarrek nahikoa erakutsi dute bakearekiko eta politika antibelizistekiko konpromisoa. Gure gertuko memoria kolektiboan sartzen dira Jose Maria Aznarren Gobernuak legez kanpo bultzatutako Irakeko gerraren aurkako manifestazio jendetsuak, gure herrialdea NATOn egotearen aurkako mugimendua (aspaldiko erreferendum hartan ezetzak botoen % 43 baino gehiago mobilizatu zituen), edo derrigorrezko soldadutza 2001ean desagerrarazi zuen borroka.
Ursula von der Leyen Batzordeko presidenteak iragarritako Europako gastu militarraren igoera (800.000 milioi euroraino lau urtean) parlamentuetan eztabaidatzea saihestuko duen salbuespenezko mekanismo baten bidez egingo da, eta, oro har, Europako herritarrei informazio argia eta zehatza ematea ekidituko duena.
Ez dugu nahi, eta ezin dugu onartu, Europa eta AEB gobernatzen dituzten elite belizistek hala erabaki dutelako, gerrarako tanke, fusil, ehiza-hegazkin eta misilak erosteko erabiltzea gure ospitale publikoetako, eskoletako eta unibertsitate publikoetarako beharrezkoa den dirua. Ez dugu nahi eta ezin dugu onartu dirua kentzea mendekotasuna artatzeko gure sistemari; diruz ez hornitzea zailtasun-uneetarako babeseko eta gizarte-estaldurako politikak; edo klima-aldaketaren aurkako borrokarako, indarkeria matxistarako, arrazakeriarako, larrialdietatik babesteko edo lankidetzarako dirua murriztea.
Gerrateak bulego erosoetan diseinatzen dira, baina ondorioak herriek pairatzen dituzte
Behar dugun benetako segurtasuna bizi-segurtasuna da: gure pentsio publikoak, lehen mailako arretako gure sendagileak, edozein gaitz edo gaixotasunen aurka ospitale publikoetan egiten ditugun doako tratamenduak, berdintasuna ematen diguten eskola eta unibertsitate publikoetan bermatutako prestakuntzak, gure beka-sistemak, behar izanez gero, langabeziagatiko prestazioak, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerak, gure mendietan suteak itzaltzeko edo larrialdi bat sortzen denean gure herri eta hirietan jendea erreskatatzeko gure suhiltzaileak, edo emakumeen eskubideen defentsan eta babesean , indarkeria matxistak desagerrarazteko borrokan aurrera egingo duten politika publiko feministen garapenak.
Gerrateak bulego erosoetan diseinatzen dira, baina ondorioak herriek pairatzen dituzte. Horregatik, une hau oso garrantzitsua da gero eta handiagoa den tentsioa uxatzeko, eta bakearen, gizarte-ongizatearen eta guztion eskubideak zabaltzearen aldeko eredua defendatzeko. Bizi dugun garai honek erantzukizuna eskatzen du, politika ausartak, ikuspegi zabala eta bake-kultura.
Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako “hilerrietako bakerik” nahi, historiak erakusten digulako bakea lortzeko bide errealista bakarra ez dela militarra, politikoa baizik. Ekin lanari eta lan egizue bakearen alde, hau da gure eskaria.
Manifestua irakurri eta sina dezakezu hemen: No nos resignamos al rearme y a la guerra en Europa.
Eta hemen, manifestua euskaraz, galizieraz, asturiarrez eta katalanez: Ez dugu etsi nahi gerraren eta Europako berrarmatzearen aurrean.