Eraldaketa sozialetako hezkuntzari buruzko V. jardunaldiak

Argazkia Eraldaketa sozialetako hezkuntzari buruzko V. jardunaldiak.

Hezkuntza eraldatzailerantz aurrera egiten: erakunde eta instituzio publikoen arteko aliantzak.

2022ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean, jardunaldi hauek antolatu ditugu Donostian hezkuntza arloko aliantzak eta lan artikulatu bat egiteko beharra aztertzeko, eta gaian trebatzeko.

Honako hauek hartu dute parte: Anahi Guelmanek, Hezkuntza Zientzietan doktorea eta lizentziatua Buenos Aireseko Unibertsitatean (UBA) eta CLACSOko Herri-hezkuntza eta Pedagogia Kritikoak lantaldeko kidea; eta Suyapa Martínez Scottek, Pedagogiako doktoretza egin zuen Valladolideko Unibertsitatean, eta Pedagogia Departamentuko irakasle kontratatu doktorea Segoviako Hezkuntza Fakultatean (Uva).

Gaienra, zenbait erakundek esperientzia eraldatzaileak aurkeztu dituzte sareen eta aliantzen ikuspegitik, eta diskurtsoaren eta praktikaren arteko koherentzia sustatzeko. Azkenik, talde lana egiteko tailerra antolatu dugu.

Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Hegoa Institutua.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat