Lankidetzaren sektorean sexu-jazarpenak eta sexuagatiko jazarpenak saihesteko eta halako kasuetan jarduteko protokoloa.
2018ko abenduaren 11an eta 12an, jardunaldi hauek antolatu ditugu Bilbon. Helburua izan da garapenerako lankidetzaren arloan sexu-jazarpenari buruzko protokoloak nola gauzatzen ari diren ezagutzea, eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundean horrelako bat onartzeko irizpideetan aurrera egitea.
Honako hauek hartu dute parte: Norma Vázquezek, indarkeria matxistaren esparruan (esku-hartzea, laguntza teknikoa eta irakaskuntza) espezializatutako psikologo eta psikoterapeuta, eta sexu-jazarpeneko kasuetarako aholkularia; Mari Jose Etxegoien Arzuagak, Emakunde Emakumearen Euskal Institutuaren Defentsoria; eta Carmen Mañas Rodríguezek, Kataluniako Generalitateko Berdintasuneko teknikaria.
Gainera, hainbat erakundek esperientziak aukeztu dituzte, baita bertatik bertakoak ere, eta Ana Zamaconaren gidaritzapean GGKE-etan sexu-jazarpeneko kasuak nola landu ikasteko tailer praktikoa antolatu dugu:
Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia