Lankidetza feministarantz jardunaldia

Foto Jornada Hacia una cooperación feminista

Garapenerako lankidetzaren sektorean urte asko daramatzagu genero ekitatea lortzeko politika eta praktiketan aurrera egiten.

2021eko abenduaren 20an antolatu ditugu Bilbon jardunaldi hauetan beste urrats bat eman nahi izan dugu lankidetza feministaren kontzeptura hurbiltzeko, asmo handiagoko helburuekin eta begirada irekiago eta inklusiboago batekin, zeinak feminismoa politika publikoen ardatz gisa aldarrikatzen duen. Kontzeptu hori garapenerako lankidetzan nola txertatu aztertu dugu, baita zeintzuk diren haren inplikazioak eta erronkak; eta hori guztia gai horretan adituak diren emakumeen eskutik. Emakume horiek, hainbat espaziotatik, publikoak eta GGKE-etakoak, lankidetza feminista eraikitzeko urrats sendoak egiten ari dira.

Mercedes Ruiz-Gimenez Aguilarrek hartu du parte lankidetza feministari buruz jarduteko mundua eraldatzeko lankidetza-sistema berri gisa. Gainera, mahai-inguru bat antolatu dugu honako parte-hartzaileekin: Marina Estarellas Fiol, Balearretako Gobernuko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusia; Eveling Carrazco López, feminista dekoloniala eta ikertzailea; Verónica Castañeda Blandón, estatuko Garapenerako erakundeen Koordinakundea; eta Estrella Ramil Paz, ekintzaile feminista eta feminismoetan, generoan eta nazioarteko lankidetzan aholkularia:

Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat