Eraldaketarako lankidetza I. jardunaldia: Lankidetzaren papera etengabeko eraldaketan dagoen munduan

Foto Jornada Cooperar para trasformar: El papel de la cooperación en un mundo en constante transformación

Aldaketa eta ziurgabetasun garaiak ditugu, eta euskal lankidetza politiketan ere bai. Guzti horrek aitzakia ematen digu GGKEok hausnartu dezagun gure paperaren inguruan, baita zein izango den gure eginkizunari buruz ere aurreikusten den eskenatoki berriaren aurrean.

Jardunaldi hau 2020ko abenduaren 2an antolatu dugu Bilbon, eta Euskal lankidetzako eragileekin salasaldirako tartea izan da gizarte eraldaketaren alorrean, gizarteko eragile antolatuaren eta GGKE-en papera aztertzeko.

Lehenengo mahai-inguruaren titulua hau izan da: Zein da gizarte zibil antolatuak izan duen papera euskal lankidetzan eta ikuspegi globaleko giza eraldaketan? Zeintzuk dira ditugun erronkak?, eta Bego Yebra kazetariak moderatu du. Honako hauek hartu dute parte: Irantzu Varelak, Faktoria Lila; Zesar Martínezek, EHUko irakaslea eta Zumalabe Fundazioa; Carlos Askunzek, REAS Euskadi; eta Aitor Pérezek, Real Instituto Elcano.

Mahai-inguru honetan parte hartu duten pertsonek aurretik artikulu motibagarri eta iradokitzaile hauek idatzi dituzte eztabaida sustatzeko:

Enfoque de género y sinergia con el movimiento feminista, Irantzu Varela, periodista y feminista vasca.

Movilización social en clave de defensa de derechos. Papel de la Educación para la Transformación Social, Zesar Martínez, miembro de Joxemi Zumalabe Fundazioa

Especificidades de la cooperación vasca desde el enfoque de la sociedad civil organizada, Aitor Pérez. Real Instituto Elcano

Construcción de puentes y sinergias con otros agentes, Carlos Askunze Elizaga (REAS Euskadi-Red de Economía Alternativa y Solidaria)

 -El impacto de nuestra cooperación:

Los procesos de largo aliento, la llave para las transformaciones, Mertxe Brosa

Retomando el principio de la cooperación, Claudia Virginia Samayoa (Unidad de Protección de Defensoras y Defensores Humanos-Guatemala -UDEFEGUA-)

Bigarren mahai-inguruaren izenburua Zein da euskal lankidetza deszentralizatuaren etorkizunean GGKEak jokatu behar duten papera? Zeintzuk dira erronka nagusiak? izan da, eta Xabier Madariaga kazetariak izan dugu moderazio lanetan. Horretan, honako hauek hartu dute parte: Paul Ortega, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaria; Natxo Rodríguez, Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzako eta Dibertsitaterako Zuzendaria; Fernando San Martín, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetzako Zuzendari Orokorra; Aitor Gabilondo, Gasteizko Udalako Garapenean Laguntzeko Zerbitzua; Alberto Ruiz de Azua, Bilboko Udalako Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Arloko Zuzendaria; eta Silvia Carballo, Donostiako Udalako Lankidetza Saila:

Antolatzailea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea

Laguntzaileak: Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat