Iñaki Makazagaren Piedra de toque irrati-ikuskizuna: tokian tokitik abiatuta, mundura bidaia

Piedra de toque irrati-ikuskizuna Iñaki Makazagarekin

Iñaki Makazaga kazetariak zuzendutako Piedra de toque irratsaio-ikuskizuna Galdakaoko Lehendakari Agirre plazan lehorreratu da 2021eko irailaren 30ean. Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundearen laguntzarekin, irratsaio honek berriro egin du topo jendearekin, kalean, eta partekatu ditu elkartasun-testigantzak eta giza eskubideei eta lankidetzari buruzko istorioak.

Kazetariak Dalila Argueta honduraseko giza eskubideen defendatzailea elkarrizketatu du. Bere herrialdetik mehatxatuta irten behar izan zuen lurra defendatzeagatik multinazionalen espoliazioaren eta arpilatzearen aurrean. Bere borroka- eta erresistentzia-testigantza ezagutu dugu, baita herrialde aberastuen erantzukizuna ere bidegabekeria horretan. Egun, Artean bizi da, giza eskubideen emakume defendatzaileak babesten dituen Basoa programaren markoan. Bizkaiko udalerri horretarik saiatzen da ezagutarazten bere herriak bizi duen gatazka. Arazo hori Latinoamerikak gaur egun bizi duen errealitatearen adibide bat baino ez da. Hau da, berezkoa denaren defentsa (lurraren babesa) komunitate osoak suntsitzen dituzten mehatxuen aurrean.

Gainera, Piedra de toque saioak Erabide Emakumeen Elkarteari bere mikrofonoa ireki dio. Horren bozeramailea Miren Alapont Etxaniz da, eta Makazagarekin solas egin du Galdakaoko kolektiboak izandako esperientzia baten inguruan. Talde horrek dokumental parte-hartzaile batean hartu du parte zaintzen inguruan hausnarketa egiteko. Ekimen berritzaile hori antzeko Nikaraguako esperientzia batetik abiatu zen.

Horrez gain, saioaren aurkezlea den Iñaki Makazagak Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeko Libe Narvarte kidea elkarrizketatu du. Helburua izan da ezagutzea garapenerako GKE-ek egiten duten lana herritar kritikoak, aktiboak eta konprometituak sustatzeko tokian tokiko esparruan eta mundu mailan aldaketak lortze aldera eta, ondorioz, pertsona guztientzat eta leku guztietan bidezkoagoa den mundu bat eraikitzeko. Gaur egun, den-dena elkarlotuta dago globalizatutako mundu honetan; beraz, guztiok inplikatuta egon behar dugu han gertatzen denarekin. Helburu horretan zehazki dihardu gizartea eraldatzeko hezkuntzak.

Hori guztia gutxi balitz bezala, Inun musikak lagundu du zuzeneko eta kalean bertako irratsaio hau. Bizkaiko kantautoreak girotu du uhinen bidez proposatutako bidai entretenigarri eta zirraragarri hau.

Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak sustatu du Piedra de toque irrati-ikuskizun hau, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, eta Bilboko eta Galdakaoko Udalen babesa du.

Irratsaioa hemen entzun dezakezu:

Go to download

Baita hemen irakurri ere:

Dalila Argueta: “Mientras Europa consume sin medida, en Honduras nos están matando por nuestras tierras” (Eldiario.es/Euskadi, 03.10.2021)

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat