Zerk gidatzen gaituen:

Estatutuak

Erakundearen funtsezko informazioa jasotzen dute, hala nola izena, egoitza soziala, lurralde-eremua edo helburuak. Halaber, erakunderen gobernu- eta administrazio-organoak eta erakunde bazkideen eskubideak eta betebeharrak deskribatzen dituzte.
Era berean, informazioa ematen dute ondare sozialari, ekonomia- eta aurrekontu-araubideari, estatutuen aldaketari, elkartea desegiteari eta ondare soziala aplikatzeari buruz.

1988ko uztailaren 21eko Batzar Orokorrak onartu zituen erakundearen Estatutuak, baina gerora hainbat aldiz aldatu dira. 2014ko urtarrilaren 18ko Ezohiko Batzar Orokorrak onartu zuen dokumentu honen azken eguneratzea.

Barne Erregimenaren Araudia

Argiago, zehatzago eta zabalago garatzen du Estatutuetan ezarritakoa. Haien baitan dago, eta, beraz, Estatutuen mende dago desadostasunik izanez gero.

2006ko azaroaren 18ko Ezohiko Batzar Orokorrak onartu zuen Barne Araudia. Ondoren, berrikusi eta eguneratu egin dugu, eta, azkenean, 2019ko urriaren 10ean onartu zuen Ezohiko Batzar Orokorrak.